> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Bisitaldi gidatua Ricardo Ugarterekin

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Bisitaldi gidatua Ricardo Ugarterekin

Itsas-burni. Mar y hierro erakusketa Ganbaran

Abuztuaren 27an, 18:30etan, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran bisitaldi gidatu berezia egingo dugu Ricardo Ugarte artista pasaitarraren Itsas-Burni. Mar y Hierro erakusketara. Artistak berak emango dizkigu erakusketari buruzko azalpenak.

Parte hartzeko gonbidapena irekia da, baina erreserba egin beharko duzue aldez aurretik ondoko telefonoetako batean (Miren Koro Camposez galdetu):

  • 667 346 025
  • 943 112 757
Itsas-burni. Mar y Hierro erakusketa Ganbaran

Aukera paregabea, beraz, Ugartek berak lagunduta bere sorkuntza bertatik bertara ezagutzeko. Bere lanetan, itsasoak eta burdinak erabateko presentzia izan dute betidanik, baita erakusketa honetako lanetan ere: burdinezko 12 eskultura txiki, 18 lan grafiko eta 12 serigrafia izango ditugu ikusgai. Horrez gain, beira-arasa luze bat aurkituko dugu. Bertan, erakusketaren osagarri, artistaren ibilbide estetikoren mugarri nagusiak daude ikusgai (katalogoak, argazkiak, maketak eta eskultura txikiak).

Erakusketa irailaren 5era arte egongo da Ganbaran ikusgai, asteartetik larunbatera 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.