> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Foru Aldundiak, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena oroitzeko, erakusketa bat antolatuko du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Foru Aldundiak, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena oroitzeko, erakusketa bat antolatuko du

Datorren urtean, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena beteko da. Lehen biktima hura José Antonio Pardines izan zen, Guardia Zibileko agentea, N-I errepidean zirkulazioa erregulatzen ari zela, Villabona parean. Lehen atentatu hilgarri hori terrorezko eta sufrimenduzko kate luze eta astun baten lehen maila da, zeinarekin erakunde terroristak preso eduki baitzituen euskal herritarrak mende erdi batez. Efemeride horren kariaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Gogora Institutoaren eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren laguntzarekin, erakusketa bat antolatu behar du, izen honekin: Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre. Erakustaldiak helburu hauek ditu: bost hamarralditan jasandako terrorearen lekukotza ematea, gertatutako egitateei buruzko memoria desberdinak eta haien errelatoa jasotzea, eta, hori dena sozializatzea, abiapuntutzat hartuta artetik eta kulturatik eskainitako ikuskerak, haien protagonista nagusiek emanak, terrorismoaren biktimek, alegia.

Erakusketa aurkezten aritu dira lehen diputatu nagusiorde Denis Itxaso, Memoriaren eta Bizikidetzaren zuzendari Maribel Vaquero, eta Kulturako zuzendari María José Telleria. Erakusketak 2018ko otsailean zabalduko ditu ateak, KOLDO MITXELENA Kulturunean, eta lau artista gailenen obra bilduko du, zeintzuek beren lanetan islatu baitute ETAren indarkeriak izandako inpaktua:

-         Eduardo Nave; aurkezten du A la hora. En el lugar (2008-2013) izeneko instalazioa, formatu handiko 36 argazkiz eta artxiboko dispositibo batez osatua, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak ekoitzia.

-         José Ibarrola; interesatu da ETAren ekintza terroristaren memoria plastiko bat sortzeaz, Paraguas (2002-2012) izeneko bere pintura-sailaren bidez, eta beste obra batzuen bidez, hala nola Donde mueren las miradas, 2006.

-         Iñaki Olazabal; aurkezten du hainbat argazki, maketa eta dokumentazio, espazio publikoko bi eskultura-proiekturi buruz: alde batetik, Terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztien oroimenez eta omenez (2007) izeneko eskultura-multzoa, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren kanpoaldean instalatua; eta ST (2004) pieza, Ordizian Yoyesen omenez instalatua, Oria ibaiaren ondoan.

-         Alex Carrascosa; apailatzen du dispositibo bat, memorien sorreran artearen ekintza bat sortzeko. Materialak eta monitorea, arte praktikei, memoriari eta bakeari buruzko lan eta hausnarketa prozesuekin, bisitariekiko interakzioan.

Erakundeek bizikidetzarako funtsezko balioak berreskuratzeko aurrera eraman behar duten lanaren esparruan kokatu du Kulturako foru diputatuak erakusketa, eta, horren haritik, esan du berreskuratu behar dugu ETAren terrorismoarekin gertatutakoaren memoria, eta argia eman behar diogu, Gipuzkoak aukera izan dezan sekula gehiago esateko, eta bake, bizikidetza eta askatasunezko etorkizun bati begiratzeko.

Arte erakustaldiarekin batera, hitzaldi, solasaldi eta mahai inguruen ziklo bat egingo da, egoera desberdinetatik ETAren indarkeria lehen pertsonan bizi izan zuten pertsonen memoria berreskuratzeko ekintza gisa, eta memoriari argia emateko baliabide gisa.

Erakusketaren edukia osatzeko, espazio dokumental bat egongo da, hainbat argitalpenekin eta baliabide hauetarako online konexioarekin: alde batetik, AROVITE (Euskadiko Indarkeria Terroristari buruzko Online Artxiboa), Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren eta Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Unibertsitate Institutuaren arteko lankidetzaz sustatua, eta bestetik, Memoriaren Plaza proiektua, GOGORAk bultzatua  (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua). Orobat sartuko dira beste artista batzuen oroimenezko eta ekintzazko irudiak eta dokumentazioa: Oteiza (Etxebarrieta eta Pardinesen memoria, eta Yoyesa) eta Cristina Iglesias (Eusko Legebiltzarraren kanpoaldeko oroimenezkoa).

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari Maribel Vaquerok adierazi du memoriaren pedagogia demokratiko bat egin beharra dagoela, eta esan du nahiko lukeela horretan laguntzea Koldo Mitxelenako erakusketak. Vaquerok adierazi duenez, jakitun da zer zailtasun duen gertatu berriaren memoriara hurbiltzeak, mesfidantzarik eta beldurrik gabe, eta biktimenganako enpatia-ariketa benetako bat eginez, baina, bere iritziz, ariketa hori berebiziko garrantzia du topaketa sozialerako eta etorkizunera begiratzeko. Abiatzen gara iragan batetik, non gure lurraldea guztiz zigortu baitute terrorismoek erabilitako indarkeriak eta mota desberdinetako indarkeriek, kontatu du Maribel Vaquerok, eta azpimarratu du erakusketa hau Gipuzkoan bizi izandako sufrimenduaren parte garrantzitsu bat dela, eta sufrimendu hori artean ere islatu dela”.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.