> Artea eta ikus-entzunezkoa > Arteleku > Aldundiak arte eskola esperimental berria jarri du abian: KALOSTRA

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak arte eskola esperimental berria jarri du abian: KALOSTRA

Artista berrien formazioa beste artista ezagunen esku egongo da Santa Teresa eraikinean. Hauek dira lehen "kalostra" osatzen duten artistak: Maria Luisa Fernandez, Ibon Aranberri, Ana Laura Alaez, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal, Itziar Okariz eta Sergio Prego. Lehen ikastaroa martxoan hasiko da eta gaur zabaldu da izen emateko epea; otsailaren 16an egingo da artisten hautaketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kalostra arte eskola esperimental berria jarri du martxan Santa Teresa eraikinean, Donostiako Alde Zaharrean. Artisten eskola bat izango da, artistek artistekin ikasteko eta praxian oinarrituta. Sei hilabetekoak izango dira ikastaroak eta bakoitzean 15 artista izango dira gehienez.

Gaur zabaldu da izen emateko epea eta otsailaren 16an erabakiko du klaustroak zein hamabost artistek hartuko duten parte martxoaren hasieran abiatuko den lehen ikastaro honetan. Klaustroa zazpi artista ezagunek osatuko dute: Maria Luisa Fernández, Ana Laura Alaez, Ibon Aranberri, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal, Itziar Okariz eta Sergio Prego.

Kalostran barrura begira egingo da lana; artearen praktika izango du oinarri. Xabier Gantzarain proiektuaren koordinatzaileak esan du: Artearen berezko balioa praktikan dagoela sinetsita gaude , ez audientzietan, ez diruan. Jarrera estetikoa baino, jarrera poetikoa hartzen du oinarri, eta belaunaldien arteko harremana, testuingurua bera, transmisioa eta ikasketa prozesu kolektiboa indartu nahi ditugu,, esperientzia partekatu baten bide.

Garai berriak

Kalostraren xedea Artelekuren haserako espiritua berreskuratzea da. Arteleku orain 27 urte zabaldu zen orduko beharrei erantzuteko, eta oraingoei aurre egiteko sortu dugu Kalostra esan du Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak, Arteleku bere horretan amaitu da, baina bere espiritu eta legatuak hor jarraitzen du. Tabakalerak hartuko du neurri handi batean testigua, bertara eraman da  Artelekuko liburutegia eta programazioa ere beraien esku gelditu da. Baina artisten kezkak urrunago doaz, belaunaldi berriek bere sormenean aurrera egin dezaten, ideia eta egitasmo berriak behar dira, eta formula ausart eta aurrerakoiak. Eta hori da Kalostra.”

Kalostra

Euskaraz bi hitz daude klaustro esateko: klaustro eta kalostra. Bigarren hori, gainera, anagrama bat da, eta bere hizkiekin ART SKOLA osatzen da. Santa Teresa eraikinarekin ondo lotzen den hitz horrek (bertan dagoen klaustroa lekuko) eskolaren oinarrizko egitura ematen du aditzera.

Artistek hartuko dute eskolari forma emateko ardura, klaustroan bilduta, eta horixe izango da eskolaren bizkarrezurra. Harreman zuzena eta artisten elkarrizketa eta arte praxia izango dira zentroaren oinarri.

Egitura

Ikastaroak bakoitzean eskolak emango dituzten 6-8 artistek klaustroa osatuko dute, eta kalostra horrek erabakiko du denboraldi bakoitzean eskolari eman behar zaion forma.

Klaustro horretatik, 3-4 artista izango dira hiruhileko bakoitzean eskolak emateko ardura hartuko dutenak. Artista bakoitzak ez ezik, klaustroak berak ere jarraipen zuzena egingo dio parte hartzaile bakoitzaren lanari, etengabeko elkarrizketan.

Eskola honen aurrebaldintzak presentzia eta konpromisoa dira.

Matrikularen prezioa 300 eurokoa da.

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.