> Artea eta ikus-entzunezkoa > Arteleku > Arteleku arte feministaren topagune bihurtuko da hiru egunez

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Arteleku arte feministaren topagune bihurtuko da hiru egunez

Uztailaren 22tik 24ra ospatuko dira ekoizpen feministaren inguruko jardunaldiak Artelekun. Donostiako zentro hau aitzindaria izan da artea eta sorkuntzaren alorrean feminismoak lantzen eta aurten, egitasmo honen bidez, azken 15 urteetan garatu duen lan-lerroari bultzada berria eman nahi dio  Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak izenburupean, Maider Zilbetik koordinatutako jardunaldi hauek arte ekoizpen feministetara hurrerapena proposatzen dute artista ezberdinen lanetatik abiatuz. Bertan arte feministak erabiltzen dituen tresna ezberdinak (aldarrikapen queer, trans eta feministak, teoria kritiko queer eta feministak, arte feministak eskainitako bisualitate berritzaileak) artista ezberdinen prozesu lanetan nola barneratzen eta islatzen diren aztertuko da. Izan ere ezagutza berritzaileak eta ez legitimatuak posible egiten dituzten tresna feministak identifikatzea garrantzitsua da, hauek gure errealitatearen egiturak moldatzen lagunduko digutelako.

Era berean, jardunaldi hauen beste helburua belaunaldi ezberdineko artisten zein belaunaldi berekoen arteko harremanak arte ekoizpen feministaren bitartez aztertzea da.

Hitzaldiak eta publikoarekin mahai-inguru irekiak tartekatuko dira jardunaldi hauetan. Guztira dozena bat artistek euren ezagutza prozesuen inguruan hausnarketa egingo dute. Hauek dira parte hartuko duten sortzaileak: Xabier Arakistain, Maria Ptqk, Azucena Vieites, Naia del Castillo, Rosa Parma, Sahatsa Jauregi, Ana Laura Aláez, Jeleton, Itziar Okariz, Zuhar Iruretagoiena, Loren Alfaro eta María José Belbel.

Liburua

Bestalde, Artelekuk hiru pentsalari feministaren ekoizpen teorikoaren parte diren hiru testurekin liburua argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz. Eve Kosofsky Sedgwick, Wendy Brown eta Gayle Rubin-en testuekin batera María José Belbel liburuaren editoreak idatzitako sarrera dauka, obra hauen testuingurua azaltzen duena. Liburua uztailaren 24an aurkeztuko da jardunaldi hauen baitan.

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.