Gipuzkoa Kultura (Beta)

EGINZALEAK!

Jarduerak: erakusketak, tailerrak, aurkezpenak, hiztaldiak...

Datak: urriaren 18tik azaroaren 16ra Lekuak: Arteleku, KOLDO MITXELENA Kulturunea, Hirikilabs (Suhiltzaileen Egoitza Zaharra, Easo kalea)

Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña), Abelardo Gil-Fournier, Dario Urzay, Aitziber Eizaguirre (Tumaker) Donosti Knit, TrucaRec, Amonatela

Datorren ostiralean, urriak 18, hasiko da Eginzaleak! Artisau digitalak / Fabrikazioa hiritarren esku ekimena. Programa honek fabrikazio digitalaren, software/hardware askearen eta DIYren inguruko ekintzak, hala nola, tailerrak, erakustaldiak eta aurkezpenak hartzen ditu bere barnean; ekoizpen modu berriak, banaketa digitalak eta sareek biziberritutako prozesu eta teknika tradizionalak berreskuratzeko bidea ematen dutenak.

Sortzaileengandik hasi eta hiritar guztienganaino, publiko mota ezberdinei zuzendutako hainbat jarduera izango dira astean zehar. Ekimen honen helburu nagusia kostu txikiko teknologiak erabiltzen dituzten praktika eta proiektuak, ekoizpen eta distribuzio modu berrietan txertatuta daudenak eta antzinako artisauen ereduaren jarraitzaile direnak, hau da, material eta tekniken ezagutza, eta “egitearen” zaletasuna aldarrikatzen dutenak ikusaraztea da. Jarduerak Koldo Mitxelenan hasiko dira ostiralean, eta urriaren 21etik 24rako astean Artelekun eta Hirikilabs gunean jarraituko dute. Amaitzeko, azaroaren 16an hiritar azoka handi bat egingo da Hirikilabs-en. Bertan, haurrentzat ehunen eta gailu elektronikoen birziklapen eta berrerabilpen lantegiak ere eskainiko dira.

Eginzaleak! Artisau digitalak programaren osagarri moduan, hiru artista donostiarrek Mikel Laboa Katedrarekin kolaborazio txiki bat egin dute Laboa Gertutik erakusketarako.

Jarduera hauek Arteleku eta Tabakalerako laborategiek elkarlanean eraiki nahi duten lan eremua ezartzen dute, gai komunak ikuspegi sortzaile, ikertzaile, sozial eta hiritar batetik jorratzeko asmoa duena.

EKITALDIEN PROGRAMA

Erakusketa //   Ekoizpen digitala guztiontzat Ordutegia: urriak 18 - 16:00tik 20:00ra Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko atondoa Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña) Fabrikazio digitala eta bereziki kostu txikiko inpresio digitala objektuak sortu eta banatzeko eredu berri bat da. Egunerokotasunarekin lotutako hainbat objektu erakutsiko dira, hala nola, aulkiak, lanparak, etxeko hornidurak eta dekoraziorako objektuak, eta hiru dimentsiotako inprimatze prozesua osorik ikusteko aukera izango da bertan, baita beste sorpresatxoren bat ere. Informazio gehiago

Lantegia //   Fabrikazio Digitala / Harria, Pixela, Plastikoa, Harria Ordutegia: urriak 21, 22 – 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra Tokia: Arteleku Gonbidatuak: Abelardo Gil-Fournier, Dario Urzay Tailer hau objektu fisikoen digitializatze eta objektu digitalen gauzatze prozesuen ikerketa eta hausnarketa laborategia da. Informazio gehiago

Tailerra //   Lanparak eraikitzeko tailerra: argia, birziklapena, inpresioa, laserra Ordutegia: urriak 22, 23, 24 - 15:30tik 20:00ra Tokia: Hirikilabs Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña) Tailerrean lanparak eta objektu argitsuak diseinatuko ditugu birziklatutako edo erabiltzen ez ditugun elementuekin. Inpresio digitalak, laser ebakitzailea eta fresagailua erabiliko ditugu eraikuntza lanean. Informazio gehiago

Hitzaldia //  Materia - Informazioa Ordutegia: urriak 23 – 19:30 Tokia: Hirikilabs Gonbidatua: Abelardo Gil-Fournier Hitzaldi honetan geure bizitzetan eta mundua begiratzeko dugun moduan presente dauden materia-informazioa harremanaren ondorioetako batzuetan barnako ibilbidea egingo dugu. Informazio gehiago

Tailerra //  Openreflex: 3Dan inprimatutako argazki kamera baten eraikuntza Ordutegia: urriak 22, 23, 24 - 15:30tik 19:30ra Tokia: Hirikilabs Gonbidatua: Aitziber Eizaguirre (Tumaker) Lantegi honetan bi mundu zirraragarri uztartuko ditugu: 3D inprimaketa eta argazkigintza. Reflex kamera bat muntatuko dugu, lomografia erako argazkiak ateratzeko aukera emango diguna. Informazio gehiago

Taller //   Trapusonora - Soinu Arropak Ordutegia: urriak 22, 23, 24 / 22 eta 23an 16:00tik 20:00ra, 24an 16:00tik a 18:00ra Tokia: Hirikilabs Gonbidatuak: Donosti Knit, TrucaRec Trapusonora birziklapen eta ehun-aldaketara zuzendutako lantegi irekia da. Bertan txatarra, jostailu elektronikoak eta bigarren eskuko arropa, soinu-tresna bihurtuko ditugu. Informazio gehiago

Topaketa //  Bertako proiektuen aurkezpena Horario: urriak 24 19:30 - 21:00 Tokia: Hirikilabs Maker edo DIY ezaugarriak dauzkan proiektua daukazu? Artisautza ikuspegi berritzaile batetik lantzen duzu? Berziklapena eta teknologia lotzen dituzu zure sormen proiektuetan? Fabrikazio digitala erabiltzen duzu gauza miragarriak sortzeko? Urriaren 24an bertako proiektuak aurkezteko jardunaldia antolatu nahi dugu. Eskuak, norberak sortutako teknologia, irudimena eta jakinduria herrikoia erabilita gauza bereziak egiten dituen jendea ezagutu nahi dugu. Informazio gehiago

Haurrentzat Lantegia //   3x2Bota egin behar al dugu? Ordutegia: azaroak 16 12:30 - 18:00 (60 min. iraupena) Gonbidatuak: Amonatela Lekua: Hirikilabs Tailerra txikientzat pentsatu dugu. Jolasen bitartez erabiltzen ez ditugun jantziak eraldatuko ditugu eta ehun hacker bilakatuko gara! zergatik bota behar ditugu gauzak, berriak SORTU baditzakegu? Jantzi zaharrak ekartzea gomendatzen dugu. Osagarri sinesgaitzak sortuko dituzu! Informazio gehiago

Azoka //   Artisau berriak Ordutegia: Azaroak 16  - 10:00tik 20:00ra Lekua: Hirikilabs Zure proiektuen berri emateaz gain, zerbait erakutsi nahi baduzu Eginzaleak! azokan parte hartzeko gonbitea egiten dizugu. Azaroaren 16ean zure proiektuak, sorkuntza lanak, asmakizunak eta diseinuak ikusgai ipintzeko edo zure proposamenak egin ahal izateko leku bat atondo nahi dugu. Azoka Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean, beheko solairuan, egingo dugu, eta haurrentzako tailerrak, janaria eta musika izango dira. Informazio gehiago

Instalazioa // “Gure Hitzak” Urriak 15 - Azaroak 23 Jaime de los Ríos, Daniel Tirado, Iñaki Rifaterra 2013 Tokia: Ganbara KMK Hiru artista donostiarrek sortutako instalazioak, teknologia berriak eta fabrikazio digitala, grabatu teknika tradizionalekin nahasten ditu, Mikel Laboa-ren musika irudietara, grabatuetara eta eskulturetara transmutatuz. Informazio gehiago

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.