> Artea eta ikus-entzunezkoa > Deialdia > Artista Berrien Programa berritua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Artista Berrien Programa berritua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Ikerne Badiola, Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak aurten aldaketa esanguratsuak izango dituen Artista Berrien Programa aurkeztu du gaur.

Orain arte bi urtero ospatzen zen Artista Berrien Lehiaketa urteroko programa izatera pasako da. Programa lehiaketaz harago doa eta bi modalitatetan gauzatzen da.

Batetik, hiru ekoizpen proiektu berri aukeratuko dira gehienez, sarien gaineko erabakia ezagutu eta hurrengo 12 hilabeteetan gauzatu beharko direlarik. Gauzatze prozesu horretan 4.000 euro eta programaren komisarioaren –aurten Aimar Arriola- elkarlana eta laguntza izango dituzte artista sarituek.

Bestetik erakusketa izango da. Gehienez zazpi artista aukeratuko dira beren jarduna KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan sakonean erakutsi ahal izateko. Dagoeneko eginda dauden obrekin parte hartuko da. Artistetako batek 2.500 euroko saria jasoko du eta gainontzekoei 500 euro emango zaizkie erakusketarekin lotutako gastu propioak ordaintzeko.

Orain arte egiten zen lehiaketarekin alderatuz, formatu berri honek artista eta artistaren ibilbidea saritzen ditu eta ez obra solte bat. Artista Berrien Programaren erakusketa azaroaren 12tik urtarrilaren 18ra burutuko da eta Aimar Arriola izango da komisarioa.

Artista Berrien Programak 35 urtetik beherako Gipuzkoako artista gazteen sormen artistikoa bultzatu eta aintzat hartzea ditu helburu. Programaren oinarriak uztailaren 3an argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Attachments:
Download this file (c1306579.pdf)Artista Berriak[ ]148 Kb
AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.