> Artea eta ikus-entzunezkoa > Arte guneak > Kunsthal goi mailako zentroaren aurkezpena. "Diseinuaren Unibertsitatea"

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Kunsthal goi mailako zentroaren aurkezpena. "Diseinuaren Unibertsitatea"

Kunsthal Euskal Herriko Arte Irakaskuntzen lehen goi mailako zentroa izango da 2016-2017 ikasturtetik aurrera. Hartara, Diseinu Grafikoaren eta Barne Diseinuaren goi mailako tituluak emango ditu, unibertsitate mailaren parekoan zentzu guztietan.

Denis Itxaso Kultura foru diputatuak eta Gaizka Zuazo Kunsthaleko zuzendariak aurkeztu dute, gaur goizean, Irungo arte plastikoen zentroa den Kunsthalen etapa berria. Hemendik aurrera, Kunsthal Arte Irakaskuntzetako Goi Mailako Zentroa izango da, eta, ondorioz, Diseinu Grafikoaren eta Barne Diseinuaren goi mailako titulazioak eman ahal izango ditu, unibertsitate graduen mailakoak.

Horrela, hurrengo ikasturtetik aurrera, esan liteke Kunsthal "Gipuzkoako Diseinuaren Unibertsitatea" izango dela. Gipuzkoan ezaugarri horiek dituen zentro bakarra izango da, eta Euskadiko pribatu bakarra, Gasteizko Goi Mailako Eskola baino ez baitago bertan.

Itxasok adierazi duenez, diseinuak aukera ematen digu marka politika bat sortzeko eta garatzeko, produktu bat bereizteko eta, neurri handi batean, jendearen nahiak eskuratzeko. Horregatik da hain garrantzitsua diseinuaren eta pareko diziplinen munduan murgiltzea Gipuzkoa bezalako lurralde bat, kalitatezko industria ekoizpen bat duena, bertako produktuek dimentsio berri bat izateko eta merkatu berriak irabazteko.

Itxasoren ustez, oinarrizko kontu bat da ekoizpen sistemara jakintza ekar diezaioketen profesionalak prestatzea. Prestakuntzan eta sentsibilizazioan, bietan, Kunsthal zentroak ia hogei urte darama ibilbide bikain bat osatuz, zeina ederki islatzen baita bertako ikasgeletatik igaro diren profesional kopuru handian. Lan hori sendotu egiten da orain goi mailako titulazioekin eta Gipuzkoako diseinuaren unibertsitatea izango denarekin, hartara sorkuntzaren industriek bultzada handi bat izango dutelarik.

Gaizka Zuazok azpimarratu duenez, kualifikazio hau urte hauetan zehar egin den lana aitortzea da, zentro txiki baten lan apala, berrikuntzaren alde beti, hala hezkuntzari dagokionez, nola enpresari dagokionez.

Unibertsitate mailako tituluek Kunsthali aukera emango diote Gipuzkoako sorkuntza industriak indartzeko, maila goreneko prestakuntza batekin, esan du zuzendariak.

18 urteko ibilbidean zehar, Kunsthalek xede izan du maila eta kalitateko goreneko ikasketak ematea; eta bere ahaleginak, orain, sari hau jasotzen du, Gipuzkoako sorkuntzaren industrientzat bultzada garrantzitsu bat izango dena, alorreko profesionalen kualifikazioa hobetu egiten denez gero.

Goi mailako tituluez gain, Kunsthalen Paisaia eta Lorategi Diseinuaren Goi Mailako Zikloa eta Animazio Diseinuaren Goi Mailako Zikloa eskaintzen dira. Hauetarako, ez da aurreikusten goi mailako figurarik hezkuntzako araudian.

Kunsthal diseinuaren lanbide profesionala eta hezkuntza uztartzen dituzten hainbat profesionalek osatzen dute. Bertan, Irunen, egungo lan sistemak ekartzen dituen inguru batean, ikasleek egiazko bezeroentzako proiektuak egiten dizute eta lan praktiko ugari burutzen dituzte eskola orduetan.

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.