> Artea eta ikus-entzunezkoa > Arte guneak > Debako Arte Eskolako Arte Grafikoen egoitza berritu du Aldundiak, Udalarekin elkarlanean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Debako Arte Eskolako Arte Grafikoen egoitza berritu du Aldundiak, Udalarekin elkarlanean

Gipuzkoako Foru Aldundiak 220.000 eurotako diru laguntza eman du Debako Arte Eskola eraberritzeko, proiektua mantenduz eta indar berrituz. Arte grafikoko tailer guztiak hartuko ditu bertan, grabatua, litografia eta serigrafia, baina baita pintura ere. Bulego eta bilera aretoak osatuko dute egoitza.

Debako Arte Eskolak prest du jada Arte Grafikoen espazio berritua, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debako Udalak bertan egin dituzten zaharberritze lanak burutu ondoren. Bertan kokatuko dira Artelekun zeuden serigrafia eta litografia tailerrak.

Txomin-Enean Artelekuren ibilbidea amaitzear zegoela, Foru Aldundiko Kultura Departamentuak han garatutako proiektuei erantzuna eman eta kokapen berriak aurkitzea erabaki zuen, Gipuzkoan dauden zenbait jarduera egonkorretan txertatuz. Horrela lehendik dauden egitasmoei bultzada ematen zaie, eta, aldi berean Artelekun urtetan landu ziren jarduerak mantendu eta indarberrituko dira. Asmo horren barruan txertatzen da Debako Arte Eskolarekin eta Udalarekin egin den elkarlana. Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatua esan du "elkarlanetik sortzen diren proiektuak, udal, Aldundi eta ergalieen artean, alegia, sendoagoak dira eta etorkizun hobea dute"

Arte grafikoko tailer eraberritu honek, atal guztiak hartuko ditu, grabatua, litografia eta serigrafia, baina baita pintura ere. Egoitza osatzeko, gainera, bulego eta bilera aretoa ere baditu

Debako Arte eskolako arte grafikoko egoitza berritzeko lanek 240.000 euroko kostua izan dute, eta hauetatik 220.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri ditu. Lan horietan egitura, zurgindegia, elektrizitatea, iturgintza, berogailua, pintura eta sutearen aurkako neurriak berritu dira, besteak beste.

Erabilera berriak

Egoitza berrituta erabiltzaile, ikasle eta irakasleek baldintza egokiak izango dituzte aurrerantzean proiektuak aurrera egin dezan. Baina egoitzaren baldintzak garrantzitsuak izanik, pertsona eta edukiak are garrantzitsuagoak dira. Udala eta Aldundia elkarlanean aritu dira arlo horretan ere, eta Arte Eskolaren etorkizunari buruz hausnarketa prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, Debako eskola, sorkuntza eta arte-hezkuntzan oinarritutako eskola izatea erabaki da.

Erronka diziplina berriak eskolan txertatzea da, eta erreferentziazko sorkuntza tailerrak izatea. Ikasturte berriari begira hori guztia ekintza ezberdinekin lantzen joango da Debako Arte Eskola. Foru Aldundiak arte grafikoko ikastaroak abian jartzeko 15.000 euroko diru laguntza emango dio Debako Udalari.

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.