> Artea eta ikus-entzunezkoa > Lehiaketa > Gipuzkoako Artista Berrien Sarien deialdia

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoako Artista Berrien Sarien deialdia

Denis Itxaso Kulturako diputatuak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak asteazken honetan, onartuko du 2018ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa-ren deialdia eta oinarriak, obra eta plastiko eta bisualetako proiektu artistikoentzat. Eta horretarako, 31.200 euroko dirutza bat onartu du. Programa plastiko eta bisualetako proiektu artistikoentzat irekita dago, zentzu zabalean ulertuta.

Sari hauek sorkuntza artistikoa eta talentoa sustatzeko eta artista horien lanak jendaurrean aurkezteko bideak zabaltzeko dira, azaldu du María José Tellería, Kulturako Zuzendariak.

Deialdian parte hartu ahal izango dute 35 urte beherakoek azken hamar urteen barruan gutxienez hiru urtez Gipuzkoan egoitza izan dutenek.  Banakako nahiz taldeko lanak aurkeztu ahal izango dira. Aurreko edizioan sarituak izandakoek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu. Aurkezteko epea martxoaren 23an amaituko da.

Aurkeztutako proposamen artistikoetatik, gehienez zortzi aukeratuko dira eta hauek Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan erakutsiko dira, jadanik eginda dauden obrak soilik. Horrez gain, argitalpen kolektibo bat editatuko da. Aukeratutako proposamen bakoitzak 3.900 euroko saria jasoko du.

Adituez osatutako batzorde bat izendatuko da. Batzorde honek irizpide artistikoak bakarrik erabiliko ditu eskaeraz aztertu eta baloratzeko. Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean emango da ezagutzera.

Erakusketarekin batera, 2018ko Artista Berrien Programak jarduera publiko batzuk izango ditu, ebaluazio batzordeak berak sortutakoak, hala nola tailerrak, topaketak, edo antzekoak 2018.urtean zehar gauzatuko direnak.

Aurreko edizioetan hautatutako dira 2015ean  Xare Álvarez Berakoetxea, Izaskun Álvarez Gainza, Nadia Barkate Barreiro, Elisabeth Domínguez Ran, Julen García Muela, Iván Gómez Gutiérrez, Ane Meoki Izaguirre eta Mikel R. Nieto eta 2013an: Julen Agirre Egibar, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta Ainize Sarasola.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.