KARLOS SANTAMARIA AZTERKETAK
 
 KARLOS SANTAMARIAREN LANAK
 

Karlos Santamariaren pentsamendu politiko-soziala

Xabier Apaolaza
ESTATUA ETA NAZIONALITATEAK
Berrogei urte iraun zuen erregimen autoritarioaren ondoren, Espainiar Estatuaren barne-barnetik mintzo dira: bertako erregime-naren, legalitatearen eta Korte frankisten disoluzioaz; bide batez adierazten da erreforma politikoa egiteko borondatea, demokrazia modernora heltzeko nahia, alderdi politikoen askatasun eta prentsa askatasunaren beharra, hauteskunde orokor libre eta Konstituzioaren idazketa; labur bilduz, erregimen espainolean erabateko eta ezinbesteko aldaketa-beharra sentitzen eta nabarmentzen da. Frankismotik demokraziara igarotzeko hariak mugitzen zituztenek, gizartean beharrezkoa sentitzen zena, maila instituzionalera igotzea helburutzat hartu zuten. Momentu honetan talde eta pertsonalitate politikoek, eta hiritarren eta intelektualen erakundeek antolamendu politiko berrirako ahalezko proiektuak aztertu eta erredaktatu zituzten. Igaroaldi politiko honetan, 50. hamarkadako El Estado ideal idatzi zueneko lehen urte zail haietatik urrun, orain, 1977.ean, Karlos Santamariak nazioaren eta Estatuaren izaeraren inguruko saiakera bat aurkeztuko du, La estructura política del Estado titulupean. Ideien sistematizazioagatik, definizioen zehaztasunagatik, momentu historikoen konparazioagatik eta autore ezberdinen aipamenagatik, saiakera hau lan pentsatua eta heldua gertatzen da; badirudi, politikaren berriztatze-une honetan, Santamariak bere pentsamendu politikoa eskeini nahi duela. 

Aipatu saiakera honetan, Santamariak garatu duen gidoia honako hau da: Estatu baten barnean, nazioen nagusitasuna defendatzen du; Estatu barnean dauden herri eta elkarte nazionalen diferentziak kontutan hartzen ditu; Estatu antolakuntzaren eredu historikoak agertzen ditu; Espainako Konstituzio berriak eskeintzen dituen aukerak aztertzen ditu; espainar Estaturako konstituzio berrian erabiltzen den "Autonomietako Estatu baterakoia" delako formularen esanahia zorrotz hausnartzen du; "nazionalitateen printzipioa" delakoa berrikusten du; nazionalitateen irteera independentista baztertzen du; eta azkenik, espainar Estaturako eta Euskal Herrirako bere proiektu politikoa aurkezten du. 
Nazioa eta Estatua 

Errealitate nazionalak Estatuaren aurretik izan behar dutelako printzipiotik abiatzen da Santamaria; nazioak Estatuaren izatearen aurrebaldintza dira, bere giza eta bizi-oinarria dira. Hemendik abiatzen da Nazioaren errealitateak duen garrantzia. Hau guztia honela izan arren, ondorengo bi ohar hauek egiten ditu Santamariak: alde batetik, ez da ia inor kezkatzen zehaztasunez azaltzen nazioa zer den edo nazioa non aurki daitekeen; bestetik, Estaturik gabeko nazioa, formarik gabeko ekai hutsa dela esan ohi da, eta Estatuak nazioa bereganatzen duenean orduan nazioa ulerkor egiten dela eta ez bestela. 

Horrenbeztez, —dio Santamariak— kontaezinak dira Estatuaren gainean eginiko lanak, eta aldiz oso gutxi, Estatua bazter utziz, nazioaren teoria lantzen saiatu direnak; hain zuzen hau da Robert Lafont-ek dioena: "No hay verdaderos teóricos de la nación, hay solamente nacionalistas. El pueblo conquista, el ideólogo justifica "23. Eta arrazoi honengatik ere, nazionalismoaren gertakaria adieraztekoan, a priorizko-zko ideietatik egiten da; hau da: nazioarekiko Estatuak nagusitasuna du eta nazioari errrealitate ematen dion erakundea Estatua da. 

Estatuak nazioa bereganatzearen arrazoia, botere politikoak bere hiritarren gainean ezartzen duen kontrola zuritzeko eta zilegitzeko beharrari, leporatzen dio Santamariak. Tradiziozko monarkian, boterea erregeari eta honengandik, besterenganatzearen bidez, Estatuaren erakunde guztiei, zuzenean Jaungoikoarengandik omen zetorkien; agintzeko, zapaltzeko eta zigortzeko boterea Jaungoikoarengadik jasotzen zuten zuzenean. Iraultza frantsesan Estatuak nazioan oinarritu zuen bere zilegitasuna, nazioaren esanahia zehaztu gabe jarraitzen bazuen ere. Estatu modernoek, Frantziako iraultzaren ohitura jarraituz, beren ekintza guztiak nazioaren izenean burutzen dituzte. Honen arabera —jarraitzen du Santamariak— Jainkoak, Erregeak edo nazioak, herritarrak erabaki-gunetik aldentzen dituen erakargailu izatez gain, Estatuak egiten dituen ekintza onartezinak, hauek zuritzen dituzte. Inposaketaren monopoliotik eta herriaren zokoratzetik, hau da, Estatuak duen giza eta bizi-oinarriaren baztartzetik, azken buruan, nazioaren baztartzetik, sortzen da totalitarismoa: "subsumir la nación en el Estado, confundirla con él, es el principio de todo totalitarismo "24. Hildo honi jarraituz, Santamariak Jacques Maritainen iritzia aipatzen du: " La confusión entre la nación y el Estado o la identificación sistemática de ambas cosas ha sido una plaga de la historia moderna"25. 

Baina, Estatuaren eta nazioaren arteko nahasketa okerragoa izan liteke —dio Santamariak— "cuando, como ocurre en el Estado español la base del Estado es plural, no uniforme ni monolítica, sino constituida por etnias o pueblos distintos, con lenguas y caracteres diferentes, y algunos de ellos, incluso, con plena conciencia y voluntad de identidad "26. Zalantzarik gabe, behar beharrezkoa da bereiztea bi errealitate ezberdin hauek, nazioa eta Estatua; Estatu espainiarraren kasuan nahiezkoa gertatzen da. 

Nazioa eta Estatua zer diren ulertzeko, bien arteko harremanak azaltzeko eta ondoren Espainiar Estatuaren errealitatera egikotu ahal izateko, Santamaria, Jacques Maritain eta Robert Lafont-en lanetan oinarritzen da. 

Maritaini jarraituz, hiru errealitate bereizten ditu Santamariak: elkarte nazionala, gorputz politikoa eta Estatua. 

Hasteko, ikus dezagun nola deskribatzen duen Santamariak "elkarte nazionala" delakoa ondorengo aipamenean: 
"La comunidad nacional es el pueblo o conjunto de pueblos que viven dentro del ámbito territorial del Estado. Esto no significa que la comunidad nacional no pueda ser definida por sí misma, sin recurrir al Estado, ni que sus fronteras naturales se confundan con las del propio Estado. Muchas comunidades nacionales han sido seccionadas en el momento de la formación de los Estados, por causa de intereses económicos o políticos, o ellas mismas se han ido descomponiendo, inclinándose sus partes a distintas áreas estatales hegemónicas "27 

Santamariak euskal adibidea azaltzen du: Europako mugarik indartsuenak zatitzen du Euskal herria, "a pesar de su unidad de lengua, raza, costumbres y tradiciones "28. 

Komunitate nazionalaren oinarria, amankomunak diren sustrai "natural" edo "bio-kultural"en multzoak osatzen du: hizkuntzak, arrazak, ohiturak, lurraldearenganako atxikimendua, oinarrizko kultur adieraz-penak. Baina argi utzi nahi du Santamariak, bere iritziz, ezaugarri hauek ezin direla ez borroka ekonomikoen produktutzat hartu, ez eta ere zerbait ideologiko edo superestruktural hustzat. 

Nazioaren eta Estatuaren artean hautematen dituen ezberdintasunak aztertzen ditu Santamariak. Honen arabera, Estatuak harreman ideologiko, juridiko eta politikoak ezartzen ditu, gainegiturazko harremanak, alegia; nazioak, ordea, harreman etnologikoak eta antropoligikoak; azken buruan, gizaki moeta berezi bat sortuz. Harreman ekonomikoak, batipat Estatuen erakuntzan hartzen du parte; baina elkarte nazionalaren faktoretako bat izan daiteke, hain zuzen, lana ez da bakarrik harreman ekonomikoa baizik eta giza-komunitatean ere parte hartzen du. Estatuari nazioa atxikitzen zaio hiritarren borondatearen arabera; elkarte nazionalaren kide izatea, gizabanakoak barneraturik dauzkan arrazoietan oinarritzen da. Herritarengandik alde egiten duen Estatua hotza da; Santamariak gogora ekartzen du Nietzschek esan zuena29; elkarte nazionalak berriz, maitasun— eta atxekimendu-sentimenduak iradokitzen ditu. 

Estatuari buruz goian esan dugunari, eragin zuzena duen zehaztasun berri bat erantsi behar zaio. Estatua bat da eta hala eta guztiz ere, nazionalitate ezberdinak egon daitezke bere baitan —Engelsek bere garaiko Europan hau normala zela egiaztatu zuen30—; nazionalitate horiek etnologia- eta gizarte-egitura propioak dituzte eta, zenbaitetan gainera, Estatuak aldatuta ere bere horretan jarraitzen dute. 

Santamariak adierazi duen guzti horretatik uste osoa aterazen du, hau da, Estatuak eta bere sistema konstituzionalak errealitate etnologikora egikotu behar dutela eta nazionalitate ezberdinak uniformizatzeko joera hondatzaile historikoari uko egin behar diotela. 

Bigarren errealitatea "gorputz politikoa" da. Estatua sortu aurretik, giza-elkarte orok, bere zerbitzurako eratzen dituen erakunde eta instituzioak dauzka, hots, goputz politikoa osatzen dutenak; Estatua eraikitzen delarik, gorputz politikoaren formarik osotuena lortzen du, baina Estatuak ez du gorputz politikoa orobesarkatzen, eta ez du modu honetako bereganatze-lana egiteko eskubiderik ere. Bereizketa honek zentralismoa erasotzeko eta salatzeko bidea ematen dio Santamariari: "El Estado centralista desconoce esta diversidad esencial y suplanta al cuerpo político, ignorando por completo la autonomía que se debe a éste "31. 

Robert Lafont-en ildoari jarraituz, Santamariak beharrezkotzat jotzen du nazio hitzaren inguruan ematen den terminologia xehetasunez adieraztea; hitz honen adierak zehaztu behar dira, hain zuzen ere, hizkuntzak botere-harremanetan duen garrantzia aintzakotzat hartu behar da. Honela dio: "Para mi una gran parte de la dificultad de comprensión de este problema proviene, aunque parezca mentira, de la terminología. Téngase en cuenta, sin embargo, que en la mayor parte de los casos las cuestiones terminológicas no son cuestiones «inocentes», es decir, meramente técnicas. Por el contrario, las luchas semánticas son, casi siempre, un reflejo o un fenómeno complementario de las luchas ideológicas. Una ideología naciente empieza por apoderarse del lenguaje, volviéndolo a su favor y haciendo que algunas palabras claves vengan a significar precisamente lo contrario de lo que antes significaban "32. Beste horrenbeste izango dugu "nazio" hitzaren erabilera dela eta. 
Robert Lafon-ek Sur la France lanean33, "lehen mailako nazioa" eta "bigarren mailako nazioa" bereizten ditu. Lehen mailako nazioa —dio Santamariak— izate etnologiko batez ari da: "de un conjunto de raices comunes de la colectividad, raíces que puiéramos lolamar «naturales» o «biológicas»: lenguas, razas, costumbres, apego al territorio, formas primarias de cultura, etcétera "34. Bigarren mailako nazioa, aitzitik, XVIII. mendeko ideologia burges iraultzailetik sortutako kontzeptua da. Santamariak honela dio: "La ideología burguesa revolucionaria del siglo XVIII se apodera de la palabra "nación" para incluirla en su sistema político de la "voluntad nacional" como base teórica del estado centralista … De ahí va surgiendo la nueva nación:la nación artificial, que no es la expresión de una realidad etnológica previa, sino una construcción artificial, impuesta por medios artificiales, como lo son la escuela, la lengua oficial, la administración centralista, etcétera. El imperialismo de la nación ideológica —la nación política— sobre las nacionalidades se desarrollará ampliamente, destrozando lenguas tradiciones libertades locales, etcétera para hacer de la nación el estado soberano "uno e indivisible", es decir el estado centralista "35. 

Burgeseria iraultzailearen pentsamendua 
Santamariak nazioari eta Estatuari buruz defendatzen dituen ideiak dagokien giroan kokatzeko, egokia iruditzen zaigu gogoraraztea Estatuaren eraikuntzari begira zein den burgeseria honek duen ideologia eta ideologia honek nazioari ematen dion zentzua. Burgeseria iraultzailearen pentsamenduak, ilustrazioaren oinordekoa izanik, arrazoiez baliatuz, politika eta etikaren ordenu justu bat eratzea gogoko luke. Nazioa asmo razionalistari egokitu behar zaio, hau da, arrazoiaren erabilpen politikoaren ondorioa izan behar du; ondorioz, nazioa arrazoiaren eraikitze politikoa da. Honen arabera, gizabanako politikoen eta hiritarren multzotzat haturik, nazioa herria da; nazioa borondate orokorraren bidez adierazten da edota bere subiranotasun politikoaren ihardunetan. Subiranotasun honen gainean antolatzen da Estatu absolutista monarkikoaren ordezkoa den Estatu nazionala. Estatuko erakundeen aldaketa, 1789.eko abuztuaren 26ean argitaratutako Gizakiaren eta Hiritarren Eskubideen Deklarazioa delakoaren 3. artikuluan ageri da; aipatu artikuluan, gizabanako abstraktuaren gainetik Estatuaren nagusitasunak hartzen du garrantzia, erdiko erakundeetan oinarrituriko politikaren bidegabetasunak eta banako-eskubideen eta talde-autonomiaren menpeko egoerak, alegia: "El principio de toda soberanía reside esencialmente en la Nación; ningún cuerpo o individuo puede ejercer autoridad que no emane de ella expresamente". 

Santamaria Iraultza Frantsesan sortutako ideologia honen aurka dugu eta Iraultzaren irudi eredugarria den Sieyès, ihardesten du. Jean Touchard-ek Sieyès-i buruz eginiko adierazpena aztertzea egokitzat jotzen dugu ezagutu ahal izateko Santamariak erasotutako pentsamendu iraultzailearen oinarrizko zenbait alderdi. 

Honela dio Sieyès-ek: "La nación existe ante todo y es el origen de todo. Ante ella, por encima de ella, no hay más que el derecho natural "36. 

Hona hemen Jean Touchard-ek egindako oharpena:"Sieyès plantea así, de manera resonante, el principio de la soberanía nacional. El rey, identificado en otro tiempo con el Estado, forma parte de la nación; pero la nación es soberana, proclamándose los Estados Generales Asamblea nacional Constutuyente". 

Eta gainera —jarraitzen du Touchard-ek—, "Sieyès tiene de la nación una concepción racionalista, utilitaria, individualista y fundamentalmente jurídica. Racionalismo.— El pensamiento de Sieyès no deja sitio a la historia. En qu'est-ce que le Tiers-Etat ? no hay ninguna alusión a la evolución de las instituciones ni al papel histórico de la nobleza o de la monarquía. La Historia comienza en 1789. Poco importan las causas de la situación actual; es irracional y, por consiguiente, inaceptable. Utilitarismo.— … El comienzo del folleto está dedicado a demostrar la utilidad del Tercer Estado y la inutilidad de los órdenes privilegiados. Para Sieyès el argumento de utilidad es el argumento primordial. Es el lenguaje de Voltaire … de Bentham … de Saint-Simon. Individualismo.— La voluntad nacional es el "resultado de las voluntades individuales, al igual como la nación es el conjunto de los individuos ". La nación aparece así como una colección de individuos —25 ó 26 millones de individuos, con la excepción de 200.000 nobles o sacerdotes—; la fuerza proviene del número. Juridicismo.— (Jarraian Touchard-ek Sieyès-en aipu hau dakar) "¿ Qué es una nación ? Un cuerpo de asociados que viven bajo una ley común y están representados por la misma legislatura"37. Sieyès subraya doblemente en esta frase la importancia de la ley. Su punto de vista es puramente jurídico. No encontramos ni análisis económico ni la menor referencia a distinciones sociales: el Tercer Estado es presentado como un bloque indisociado de 25 millones de individuos idénticos"38. 

Zentralismoa dakarren nazioari buruzko pentsamoldearen kontra eta oinarrizko errealitate etnologikoa ahanzten duenaren kontra, hau da,  burgeseria irautzailearen pentsamenduaren kontra jartzen da Santamaria: "El revolucionario francés se apodera de la palabra «nación» para incluirla en su sistema político de la «voluntad nacional» como base teórica del Estado centralista … De ahí para adelante va surgiendo la nueva nación: la nación ideológica, que no es la expresión de una realidad etnológica previa, sino una construcción «artificial», impuesta por medios artificiales, como lo son la escuela, la lengua oficial, la administración centralista, etcétera "39. 

Nazio ideologikoaren pentsamenduan murgildurik somatzen duen beste autore bat aipatuko du Santamariak: Renán. 1882ko martxoaren 11n Renán-ek hitzaldi sonatua eman zuen Sorbonan Zer da Nazio bat? izenburupean. Honela zioen: "Una nación es una gran solidaridad constituida por el sentimiento de los sacrificios que han realizado y de los que todavía se está dispuesto a realizar . Supone un pasado, se resume, sin embargo, en el presente por un hecho tangible: el consentimiento, el deseo claramente expuesto de continuar la vida común. La existencia de una nación es un plebiscito de todos los días como la existencia del individuo es una afirmación perpetua de vida"40. 
Renán-en ikuspegi honek laburbiltzen du nazioari buruz duen pentsamendu subjetibista; hau da, pentsamendu horren arabera, herri- edo nazio-eraikuntzarako, etorkizunari begira gizartean bateraturik bizitzeko hiritarren nahi hutsa irizpide bakartzat hartzen du; baina, Renán-en formulazio hau, Estatuen barnean nazionalismo berrien bilakaera ikusirik, indargabetua geratzen da. Nolanahi ere, gorago esankakoa osatuz, esan behar da Renán-en kontzepzioa boluntarista eta espiritualista dela, burgeseriaren sentipenari dagokiola eta Alsacia eta Lorena-ren anexioarekin lotua dagoela. 
Honela dio Santamariak Renán-en pentsamoldeari buruz: "Renan establece su famosa teoría del plebiscito: no son los lazos etnológicos, de lengua, sangre, costumbres, tradiciones, historia, etcétera, los que hacen a la nación, sino la voluntad general de vivir y de hacer cosas juntos, la cual se expresa precisamente en el plebiscito cotidiano. Esa población que acepta el marco del Estado, y dentro de él continúa trabajando, comerciando, negociando, creando cosas e ideas, educándose,formándose cívica y militarmente, haciendo la paz y la guerra juntos, en el respeto común a las leyes del Estado y sin distinción de regiones u orígenes étnicos …, ésta es la nación ideológica que propugna Renán "41. 

Tradizionalismoa eta federalismoa 
Estatu erdirakoiak duen ereduaren aurka egertzen da Santamaria, burgesería irautzailearen oinordeko den Estatu-nazioaren aurka, alegia. Baina, Espainiar Estatuko nazionalitateen —nazionalitate primarioen— izaera onartu duten pentsalarien saiakeretan lur hartuz, Estatu antierdirakoiaren alde izango dugu Santamaria. Bi adar ezberdin ditugu Estatu espainiarrean. Bata, Pi y Margall-en pentsamendua jarraitzen duen federalismoari dagokiona da; honen eragina, errepublikar moderatuengana, Proudhon-en eskolako sozialistengana eta joera anarkista zuten zenbaitengana ere, zabaldu zen. Bestea, berriz, antizentralismoaren ereduari dagokion karlisten foralismoa da; Erregimen zaharraren pentsamenduak sortutakoa, Estatu zentralizatu berriaren ideologia eta politikaren kontrako jarrera du; honen teorizatzaile nagusienetariko bat Vázquez de Mella da. Vázquez de Mella-ren tradizionalismoan eta Pi y Margall-ren fereralismoan sustraituta, hau da, korronte antierdirakoi hauez baliaturik, eskainiko du Karlos Santamariak Estatuari buruz duen irizpidea. 

Santamariak Vázquez de Mellarengana jotzen du, bere honako testu hau aipatuz: "(el centralismo es la) terrible estatolatría contemporánea que tritura todos los demás organismos del cuerpo político " … "No hay una sola persona jurídica, desde el municipio a la región y desde la familia a la universidad, que no tenga que demandar al Estado centralista por una injuria o por un robo "42. Beraz, zentralismoari lotutako gaietan behintzat, Santamariak Vázquez de Mellaren autoritatea onartzen du. Dena den, Vázquez de Mella integrismoaren ordezkari hautetsienetarikoa da eta Santamariak berriz, haizugoa aldarrikatuko du; hala bada ere, bi ibilbide ezberdin hauen artean, zenbait gaitan bat datozela agerian uzten du Santamariaren onartze horrek. Erregimen zaharrarekin bat zetorren balizko teokraziaren Ideala Vázquez de Mella-k defendatu zuen; teokrazia honetan, Egia goi-agerkundean eta tradizioan aurkitzen da, horregatik katolikoen fedea —herri espainarrean tinkaturik dagoena—, pentsamendu eta jokaera zuzen ororen oinarria da Vázquez de Mellaren iritziz. Are gehiago, subjetibitateak sortu bide duen okerren gainetik, Egia, objetiboa bada, guregan inposatzen da; irizpide honen aurrean jasangogorra izan beharra dago zeren honek ez du ez zalantzarik ez eztabaidarik onartzen. Honela, Vázquez de Mellak arbuiatuko ditu liberalismoa, honen sistema parlamentarioa eta hemendik sortzen den askatasun formala eta abstraktua; hauek guztiek, Estatu razionalista, zapaltzaile eta erdirakoiaren botere gorenaren aurrean, gizabanakoa eta gizartea babesik gabe uzten baitute. Era berean, absolutismoa ere arbuiatuko du; honek, gizaki naturalaren interes zahatzei ez dagozkien erabaki politikoak ezartzen ditu eta onartzera behartu. Aldiz, Vázquez de Mellak defendatuko du tradizioan oinarrituriko erakuntza politikoa Espainian, tradizioa nazio-kontzientzian gauzatzen da eta ondorengo printzipioen inguruan antolatu: batasun katolikoa; monarkia kristaua; udalen, eskualdeen eta herrialdeen askatasun forala; hau da, printzipio legitimatzailea. Edozein konstituzio idatziren gainetik, espainiarren zerizana definitzen duen konstituzio historikoa osatzen dute lau printzipio hauek.Honen arabera, Espainiako antolamendu politikoa organikoki antolatu baharko litzateke; hau da: pertsona bakoitzak bere eginkizun naturala burutuko du ordenu federatibo baten barnean; ordenu federatibo hau familien-, udalen-, ermandateen- eta herrialdeen subiranotasun sozialetik sorturik, honen osagarri den Estatuko subiranotasun politikoraino iritsiko litzateke. Estatuaren eraikuntza honek, bai probintzi-zentralkeriari bai Estatu espaniarraren inguraldean sorturiko nazionalismoei aurre egiten die. Bestalde, ezin dugu ahaztu, langile-arazoari begira, Vázquez de Mellaren jarrera erabat atzerakoia zela; esate baterako, pentsatzen zuen langileen eskakizunak, industrialtzeak sortutako laizismoaren ondorioa besterik ez zirela; edota industri-iraultza itzalgabetu nahi izan zuen, eta honen kontra gremio-eraketara itzultzea eta nekazarien ekonomia indartzea proposatu zuen. 

Santamariak bere aldetik, ikuspuntu etikoari eutsiz, ondorengo hau onartzen du: egiazki gizakia Egiaruntz behartuta dago eta, horrenbestez, ez du eskubiderik hutsegiten jarraitzeko; hau hola bada ere, giza-erantzukizun moralari buruz kristauak dituen irizpideak edota pertsonaren duintasunari eta askatasunari buruz dituenak jarrera zabala eskatzen dute, alegia, sinesmen okerrek ez dezatela biderik eman inor erasotzeko eta mugatzeko hiri-bizitzako partehartzean. Vázquez de Mellak eskainitako Estatu teokratikoaren lekuan, Maritain-ek idatzitako testu batera jotzen du Santamariak, non Leon XIII.aren Aita Sainduaren doktrinen eragina gardentasunez ispilatzen den ondorengo pasartean: "¡No se pretende de ninguna manera por esto que la verdad y el error tengan los mismos derechos, ni que las diversas confesiones religiosas tengan, por sí y en sí mismas, los mismos derechos, ni que "el progreso del tiempo" obligue a considerar como abolidos los derechos superiores de la Iglesia, ni que haya que rechazar en principio toda estructura del Estado en que la religión católica tenga una situación jurídica privilegiada y condenar así lo que ha existido durante siglos de civilización cristiana! Se dice únicamente que, en las condiciones históricas de nuestra edad, es ventajoso para el bien común temporal y también para la Iglesia que ésta consienta en no hacer huso del derecho superior que le pertenece y en aceptar para los suyos una condición jurídica de acuerdo con la igualdad de derechos entre los ciudadanos que el Estado reconoce en su propia esfera temporal "43. Horrezaz gain, gizarte arazoetan Karlos Santamaria erabat urruntzen da Vázquez de Mella-ren jarreratik. Santamariak ez du gizarte industrialetik ihes egiten, baizik eta Rerum Novarum-en jarraitzailea den katolizismo sozialarekin bat egiten du eta Leon XIII.aren entziklikaren ondotik sorturiko arazoei, hau da, industri aldaketek erakarritakoei, aurre egiten die. Katolizismo sozial horretan oinarrituta, Santamariak honako hau eskatzen eta desiatzen du : "introducir más justicia y equidad y una mayor participación del obrero en los beneficios del trabajo y en las decisiones sociales. Es necesario un mejor reparto de bienes y de poderes "44. 

Estatu espainiarrean ezagutuko den bigarren korronte antierdirakoia federalismoa da. Estatu espainiarrean federalismoari buruz arituz gero Pi y Margall-en izenak du lehentasuna. Pentsalari honen oinarri filosofikoa, Feuerbach, Proudhom, Rousseau eta Hegel-en sisteman sustraitzen da; pentsalari hauek esandakoak egoki josirik, Pi y Margall-ek filosofia idealista eta iraultzailea eratzen du. Pi y Margall-en aburuz, norberejabetasunaren kontra, autoritate forma ezberdinek —besteak beste, erregearen absolutismoak, askatasuna eta burujabetasuna ukatzen dituen katolizismoak, Estatuaren erdiratze politikoak, armadak, gizartearenganako zapalkuntzak—, inposatzen dute heteronomia, alegia, gizakiei kanpotik ezartzen diete bizitzamoldeak eta pentsamoldeak; honi guztiari kontra eginez, Pi y Margall-en planteamendu filosofikoek, gizakia, subjektu razionala eta autonomoa den aldetik, sendoki defendatzera daramate; era berean, paktu rousseauniano baten bidez koordinaturik, nazionalitateei edota eskualde moduko elkarte naturalei zabaldu behar zaie norberejabetasun hau. 

Bide honetatik gizarte moeta berri bat proposatzen da; honela,  elkarrizketak biolentzia ordezkatuko du, arrazoiak autoritatea eta eskubideak indarra. Pasarte labur batzuetan45, Santamariak Pi y Margall-en pentsamendu politikoa laburbildurik eskainiko du: Pi y Margall-en ideia guztien muina gizakiaren subiranotasuna da ; gizakien subiranotasunetik sortzen da herri-subiranotasuna; kontratu sozialak, hau da, paktu rousseaunianoak, gizabanakoak eta herri subiranoak gizarte politiko federalean lotzen ditu behetik gora doan asoziazio batean, zeina gizabanakoarengandik hasita, erdiko maila igaro eta Estatuan amaitzen den. Hala eta guztiz ere, Pi y Margall-i kontrajarriaz, Santamariak gogoraztzen du gizaki subiranoaren ideiak okerera eraman dezakela: hau da, pentsa lezake, gizakia gizakiarentzat Jainkoa dela, edota Marx-ek zioen bezala, gizakia "gorengo izakia" dela. 

Estatu espainarraren historian indarrik izan zuten eredu anti-erdirakoi hauek. Santamariak dio, Bourbondarrak ailegatu arte, Estatu espainarra Estatu federala izan zela; haatik, Bourbondarrek garatu zuten politika erdirakoiak —eta Cadiz-ko gorteek indartu zutena— berritasun eta aurrerapen gisa, Estatu baterakoi eta erdirakoiaren ideia jakobinoa bultzatuko zutela. Santamariak moeta eta leku guzietako zentralistek hainbat aldiz errepikatutako argumentua gogorarazten digu: "A juicio de los liberales, la defensa de las regiones históricas iba, en cambio, unida a las concepciones polìticas más arcaicas y oscurantistas"46. Lehen Errepublikaren estatu federala sortu asmoz, Pi y Margall-en federalismoak ez zuen askorik iraun, 1873.etik 1874era . 

Karlos Santamariak, zentralismo liberala bazter utziz, Estatu espainiarrak etorkizunean izan ditzakeen ordenamendu politikorako gobernu forma posibleak aztertzen ditu. Eredu federala eta forala konparatzen ditu; gobernu eredu hauek, XIX. eta XX. mendeen artean Peninsulan sortutako ertzaldeko abertzaletasunaren sorrera baino lehenagokoak direla esan behar da. 
Foruzaletasuna ez zen Feuerbach-en "gizakiarentzat gizakia Jainkoa" delakoaren ideian oinarritzen; izan ere, tradizioarekiko leialtasuna, bizitza politikoaren zentzu erlijiosoa eta koroarekiko paktua defendatzen batzituen foruzaletasunak. Hona hemen Santamariak karlismoaz duen iritzia "la fidelidad al pasado, el carácter sagrado de la persona del rey, la inviolabilidad de los juramentos sobre los cuales se establece el señorío de éste sobre los vascos, etcétera, son las bases de naturaleza ética y religiosa sobre la que se asentaba la doctrina foral. El rey es el primer garante de las libertades vascas y, en nombre de Dios, único principio de toda autoridad y de toda libertad sobre la tierra "47. 
Pi y Margall-ek berak euskal foruzaletasunaren jarrera goratu zuen, honek Euskal Herriko eskubideak eta nortasuna Estatuaren gainetik jartzen zituztelako. Idazle katalan honen iritziz, euskaldunak jakin bazekiten, foruak Estatuari zor zizkiotela; hala ere, foru-emaile eskubide hori Estatuari aitortzen bazioten, era berean aitortu behar zioten horien kentzeko eskubidea, horregatik euskaldunek zioten foruak beren buruari zor zizkiotela. Dena den, Santamariak aditzera ematen du Pi y Margall-en federalismoaren oinarri filosofikoak, eta euskaldunek guda karlistetan zehar oinarritzat hartu zuten irakasbidea, ez zetozela bat, sinesmen erlijiosoen aldetik kontrakotasun gogorra baitzuten: "El foralismo parte de supuestos enteramente distintos y aun opuestos de los del federalismo. Este se funda en la soberanía humana, "el hombre dios del hombre", idea que más de un apologista cristiano calificará de luciferina. El foralismo, por el contrario, se asienta sobre unas ideas profundamente religiosas de la vida política "48. 

Batetik, Estatu modernoaren positibismo judizialarekin alderatuz gero eta bestetik, Estatu modernoari buruzko teorien inkoherentzia eta itunkeria kontutan hartuta, foruen handitasuna azpimarratzen du Santamariak. Hala ere, pentsatzen du, foruak ulertzeko edo aditzeko modu honek eta hauen sustraietan dirauten uste sendo erlijiosoen sistemak, gaur egun, ez gaurkotasunik eta ez indarrik dutela Horrenbestez, —bukatzen du Santamariak— gaur egun, espainiar Estatuko nazionalitateen arazoari aurre agingo dioten beste formula konstituzional batzuk aurkitzen saiatzea ezinbestekoa izango da. 

Autonomien Estatua 
Dena den, aurreko arazo historikoak baino areago, beste zerbaitek kezkatzen du Santamaria 1977. urtean: Estatu espainiarraren etorkizuneko ereduaren izaerak, alegia, eredu hori baterakoia, federala edo bestelakoa izango den. Izan ere, Espainiar Estatua osatzen duten elkarte nazionalen etorkizuna Estatuak hartuko duen formaren arabera antolatuko baita. 

Nazionalitateek eta eskualdeetakoek sortarazten zituzten arazoei irtenbide bat aurkitu asmoz, eta bereziki ertzaldeko nazionalitateek eskatzen zituzten askabidei erantzuteko, trantsizioko Gobernu espainiarrak "Autonomiadun Estatu baterakoia" delako formula plangintzatu zuen. 

Hau honela izanik, Santamariak uste du, Estatu baterekoiaren eta Estatu federalaren kontzeptuak zehaztu egin behar direla; horretarako, André Hurou-ren istudioetara jotzen du beronek eman zituen definizioez baliatzeko: "El Estado unitario es una colectividad estatal no divisible en partes internas que puedan merecer por sí mismas el nombre de Estados " … "el Estado federal es una asociación de Estados que tienen entre sí una relación de derecho interno, es decir, constitucional, mediante la cual se establece un superEstado que se superpone a los Estados asociados "49. Definizio hauek ez dute Estatua zer den argitzen, baina nonbaitetik abiatzeko balio dute. 

Santamariak, 1977an ohararazten du monarkia berriak eskaintzen duen irtenbidea ez dela federalismoa, ez eta erregionalizazio hutsa edota deszentralizazio administratiboa ere. Francok horretan ahaleginak egin bazituen ere, ez zuen irtenbide egokirik lortu. Santamariak, 1977 an, gogoan du, gaur egungo ordenamenduaren sortzaileetako bat den Clavero Arévalok, Erregioetako Ministroak, baieztu zuena: "El Gobierno defenderá, frente a la idea del Estado federal, la de un Estado unitario con amplias autonomías regionales "50. Honelako irtenbide zalantzakorrak, ahal den neurrian bederen, Estatu baterakoia eta erregio-autonomi zabalen arteko koordinazioa zertan den argitzea eskatzen du. Nahiz eta federalista izan, Santamariak Claverok eskeinitako formulari amore ematen dio, modu honetako irtenbidea gertagarri izan diatekeela uste baitu: "La idea de Estado unitario, como opuesta a la del Estado federal … admite, sin duda, una gran variedad de posibilidades, pero no es, en sí misma, incompatible con la existencia, dentro del Estado, de regiones con poderes efectivos, dotadas incluso de parcelas de soberanía estatal, con tal de que tales regiones no tengan el pleno carácter de verdaderos Estados soberanos; la idea de autonomías no está , pues, reñida con la del Estado unitario. Con lo que sí lo está, es con la centralización del Estado y, más aún, con la del centralismo estatal "51. 

Bistan da, gogo-nahiak bultzatzen duela Santamaria aditzera ematera berez ez dagoela egokitu ezinik Estatu baterakoia eta nazionaliteei dagokien autonomia zabala; ziurtasunik ez du ordea. Eta bere fedea ez da hain itsua konturatzeko eskainitako irtenbidearekin autonomia ere izan daitekeela zentralista, hau da, erdirakoitzeari eta erdirakoikeriari bidea eman diezaiekeela. Autonomiek botere gaitasuna lor lezaten nahi luke Santamariak; baina, legegintza autonomistaren atzean ezkuta daiteken erdirakoikeriaren beldur da. 

Izan ere, joera erdirakoia —dio Santamariak— ideologia eta iharduera politikoa dira; bada, bi erdirakoitze hauek eten behar dira. Aktibitate politikoari dagokionez, honela gertatzen da: "en el centralismo el Estado es la única fuente de poder, el centro último de decisión en todos los órdenes. Cualquier otra institución pública no será sino simple delegación del Estado "52. Erdirakoitze politiko hau gogorki kritikatu zuten tradizionalistek eta federalistek. Horien kritikak gora— behera, erdiratze ideologikoak, erdirakoikeriak alegia, gora egin zuen. Hau argitzeko, Santamariak berriz ere, Vázquez de Mella tradizionalistarengana joko du: "(el centralismo) no ha hecho sino progresar y anclarse cada vez más fuertemente en el concepto de los ciudadanos, dominados por la ideología centralista "53; hau da, ideologia erdirakoia, erdirakoikeria, egon badago eta gero eta barneratuagoa gainera. 
Santamariak azpimarratu nahi duena da, ordenamendu juridiko-politikoa ez dela nahikoa erdirakoikeria gainditzeko, baizik eta ideologia den aldetik erdirakoikeria honen eragina ere kontutan izan behar dela. 
Ideologien aurkako borrokak ere eragozpenak dituenez, oraingo honetan Marx-en garai jakin batean, Ideologia alemana izeneko lan horretan inspiratuz Santamariak dio: "una ideología nunca se explica como tal, ni se justifica a sí misma. Como decía Marx en la Ideología alemana, "las ideologías no tienen historia", es decir, su historia está fuera de ellas mismas. Una ideología nunca es auto-inteligible. No tiene por qué razonarse a sí misma. Simplemente «está ahí», en la sociedad a la que afecta, y desgraciado el desdichado que se atreva a contradecirla. En el centralismo todo el mundo acepta el poder exclusivo del Estado como la cosa más sabida y natural del mundo."54. Beraz, — Santamariak jarraitzen du— inork ez du jarrera erdirakoia ukatzen, ez zalantzan jartzen; ez eta bururatzen ere; erdirazaleek erdiratzea bakarrik ezagutzen, pentsatzen edo taxutzen dute; beste edozein Estatuaren antolamendua oharkabean pasatzen zaie eta ez dute arrazoirik beren ikusmoldea ez ezartzeko; ideologia erdirakoiak, bere axioma isilak, postulatu eztabaida-ezinak, gizartean edonola ezartzen ditu benetako ideiatzat onartuak izan arte. Hain zuzen, mentalitate espainarra ideologia erdirakoi horretan erabat murgildurik dago; hain da horrela non Estatu federala edo Estatu autonomikoaren aldeko jarrera, aberri espainolaren eta Estatu-batasunaren aurkako iraina den: "durante muchos años el centralismo ha sido una especie de mentalidad nuclear del españolismo, y puede afirmarse que ha impregnado o envenenado toda la vida política española. Todo esto no es sino consecuencia de la ideología centralista, imperante durante siglos. Para corregir esta deformación no bastará con descentralizar las cosas. Habrá que descentralizar también las mentes. Y puede ser que lo segundo resulte aún más difícil que lo primero "55. Santamaria politikaren aldaketa juridiko-formalek kezkatzen dute, baina, bere kezka nagusia bigarren eraldaketan kokatzen da, ideologikoan, alegia. 

Nazionalitateen nortasuna 
Santamaria bat dator Erregio ministroa den Clavero Arévalo-rekin, esaten duenean: "el Gobierno entiende como autonomía el reconocimiento de las personalidades de un pueblo. El reconocimiento de las instituciones que ese pueblo quiera tener o haya tenido en la Historia "56. Santamariak ministroarengandik onartzen duena nortasunaren onarpena da, hain zuzen, herrien nortasunarena. Nortasun hitzak, pertsonaren berezko eta funtsezko ezaugarriak adierazten ditu. Santo Tomasen iritziz —gogoraztzen du Santamariak— gizabanakoaren izaera eratzen duten alderdiak hauek dira: bereizirik bizitzea eta bere kabuz, askea edo independientea izatea, eta beraz bere buruaz baino ez baliatzea giza ekintzetan. Garrigou Lagrange apaizarentzat berriz, materiatik erabat aske izatean datza pertsonaren funtsa: "La persona es el ser racional y libre, dueño de sus actos, independiente " … "Lo que caracteriza… a la personal … es … la libertad, el dominio de sí; pero la libertad … supone la inteligencia que delibera y la conciencia de sí; y la conciencia del "yo" … supone … el "yo", el cual, para hablar con propiedad, es la persona "57. Honenbestez, pertsonaren edo niaren berezko ezaugarriak ondokoak ditugu: izatearen autonomia eta bere buruaren askatasuna, adimena eta kontzientzia, labur esanda, arrazoi bidez aske izatea. Era berean, herri baten nortasuna onartzea, neurri batean bere askatasuna onestea da; areago —dio Santamariak— herri baten nortasuna onartzea, bere nazionaltasuna aintzakotzat hartzea da, nazionalitatea herri baten nortasuna baita. Honela bada, pertsonaren eta nazionalitatearen arteko egokitzapena egingo du Santamariak: Nia edo nor bere buruaren kontzientzia eta ekintzetako askatasuna baldin badira pertsonaren berezko ezaugarriak, nazionalitateari dagozkionak berriz, datu objektibo batzuk edo etnia —hizkuntza, kultura, eta abar—, herri-kontzientzia eta autonomia politikoaren egoera juridikoa izango dira. "Dicho sea en términos de proporción matemática: la idea de persona es al individuo humano lo que la idea de nacionalidad es a una etnia o pueblo. Hay entre estos dos conceptos un evidente paralelismo. Los regímenes que tratan a los ciudadanos como meros individuos —no como personas libres— practican el mismo género de injusticia al tratar a los pueblos como entes administrativos sin personalidad autonómica propia. … Nacionalidad es, pues, la personalidad de un pueblo. Sustantivamente hablando, nacionalidad es un pueblo con personalidad, es decir, un pueblo con conciencia de identidad; con capacidad para ser «él mismo», y que presenta ante los demás pueblos una exigencia de libertad. Unidos estos datos subjetivos a los caracteres objetivos de lengua, cultura, etcétera, queda completa la idea de nacionalidad "58. 

Nazionalitateen nortasun hau onartuko balitz, ez litzateke oso nabarmena izango "Autonomiadun Estatutu baterakoia"aren eta Estatu federalaren arteko ezberdintasuna. Eta horrenbestez, aipatu baldintza hori betez gero, Espainako politikarien ordezkari gehienek eskaintzen zuten formula Santamariak onartuko luke, hau da, autonomiadun Estatutu baterakoiaren eredua. Hala eta guztiz ere, nahiago luke Estatu espainarra federaltzat hartzea eta definitzea nazionalitateen onarpenerako gardentasun handiagoa lekarkeelako; ez dugu ahaztu behar —dio Santamariak— terminologi ezberdintasunak, itxuraz erretorikoak badira ere, ez direla zentzugabeak; aitzitik, "las luchas semánticas son, casi siempre, un reflejo o un fenómeno complementario de las luchas ideológicas "59 

Erdirakoikeria eta nazionalitateak 
Arestian esan dugun moduan, Santamariak federalismoa hobesten du, baina, ordenamendu konstituzional berriak eskeintzen dizkion aukerak ikusirik, autonomiadun Estatu baterakoiaren eredua ere onartuko du, nazionalitateen nortasuna onartzen bada; ha da, Estatu baterakoiari begira nazionalitateek duten ezaugarri nagusia autonomia da. Santamariak 1977an, Estatu baterakoiaren barnean dauden nazionalitateen eta erdirakoitzearen arteko kontraesanak aztertzen ditu. 
Nazio ideoligikoaren edo Estatu-nazioaren joera irensgarriek eta zapaltzaileek lehen mailako nazionalitate askoren suntsipena eta heriotza eragin dute: "El imperialismo de la nación ideológica —la nación política— sobre las nacionalidades se desarrollará ampliamente, destrozando lenguas, tradiciones, libertades locales, etcétera para hacer de la nación el Estado soberano «uno e indivisible», es decir, el Estado centralista"60. Gutxiengo diren naziolitateen desagertze derrigortua eta zenbait kulturaren kontrako imperialismo politikoa, ustezko abertzaletasun aurrerakoiaren izenean edo ustezko progresismoaren izenan, nahita egin izan da; eta hori, ezberdintasuna ukatzen duen ideologia suntsitzailea baino ez da. Santamariak, adibide moduan, Frantziako Hezkuntza ministroak esandakoa aipatzen du: "una de las principales misiones de la escuela nacional en Bretaña es lograr la desaparición del bretón "61. Aipua honetan aditzera ematen dena, euskaldunok ederki asko ezagutzen dugu. 

Haatik, nazionalitate zapalduak asaldatu dira eta nazionalismo defendatzaileari emango diote sorrera. Santamariaren iritziz, nazio ideologikoaren eta lehen mailako nazioen arteko borrokak egoera larriak ezagutu ditu. Honela, espainar Estatuan, nazio ideoligikoaren kontra defendatzen diren ertzaldeko nazionalitateetatik sortuko dira abertzaletasun berriak: Katalunian, Hego Euskal Herrian eta Galizian. Zenbait nazionalitatek, erdirakoitzearen kontra izan dituzten arazoak, Estatu independiente eta subirano berri baten bidez konpondu dute. Hala ere, Santamaria ez da Estatu batetik aske gelditzearen aldeko edo behintzat, zalantzan jartzen du separatismoa nazio minoritarioaren onerako denentz: "no puede asegurarse que (Portugal) lo haya pasado bien ni que la fórmula de un Estado separado haya sido la mejor ni la más eficaz para la felicidad y el progreso del pueblo portugués "62. 

Nazionalitateen printzipioari ez 
Aurreko pasartean aditzera eman dugun moduan, nazionalitateen sorkuntza, Estatu jakobino zapaltzailearen aurkako borrokan kokatzen da. Aipatu Estatu horretatik libratzea litzateke ondorio logikoena; esate baterako, Euskal Herriak independentzia lortzea. Honi buruz Santamariak dio: "Tácita o expresa, la argumentación es, pues, la siguiente: toda nacionalidad tiene derecho a constituirse en Estado independiente; Euzkadi es una nacionalidad; luego Euzkadi tiene derecho a constituirse en Estado independiente "63. Bada, Santamaria ez dator bat argudio honekin; ez du onartzen nazionalitate orok Estatu independiente izateko eskubidea dutenik; Santamariak zalantzan jartzen ditu nazionalitateen printzipioa eta honen ondorio zuzena den autodeterminazio eskubidea. 
Herrien autodeterminazioari buruzko Karlos Santamariaren irizpidea zabaldu baino lehen, gainbegira dezagun nazionalitateen prinzipioa. Iraultza frantsesak defendatutako printzipioetatik abiatuz, Estatua eta nazioa parekatzetik alegia, eta honela Estatu-nazio kontzeptu jakobinoa burutu, bada, nazionalitateen printzipioak nazioa eta Estatuaren arteko berberatasuna bermatzen du. Estatu edo elkarte politiko orori nazio bat egokitu behar bazaio, era berean, nazio edo elkarte kultural orori Estatu bat dagokio. Honela, nazio edo herri bakoitzak Estatu independiente izateko duen eskubidea ez ezik, beharra ere finkatzen da; hain zuzen, honea sortzen da nazio-Estatua delako konzeptua, hau da, nazioak edo nazionalitateak Estatu libre bilakatzea eskatzen du. 

Estatu erdirakoiaren kontra burutu zen nazionalitateen printzipioa. Honi buruz, hona zer dioen José A. de Obieta-k: "(El principio de autodeterminación de los pueblos)fue acogido por los pueblos oprimidos de Europa con entusiasmo indescriptible. Sobre él se basó lo que se suele llamar el movimiento de las nacionalidades que sacudió y transformó a Europa durante el siglo XIX"64. Nazionalitateen printzipioaren ondorioz, XIX. mendean, abertzaletasunaren suaren eraginez, herri ugari mobilizatu zen eta gertakizun ohargarriak suertatu ziren. Hona hemen zenbait kasu: Greziak independentzia lortu zuen 1830ean; kultura bereko baina erregimen politiko ezberdinak zituzten lurraldeen batasuna sortu zen, esate baterako, Italiako erresuma 1870.ean eta Inperio alemana 1871ean; jarraian serbiarrek, errumaniarrek, bulgariarrek eta txekiarrek beren independentzia lortzen saiatu ziren; 1795ean Poloniaren banaketaren ondoren eta Zar-en koroapean ezarri ondoren, 1831ean Poloniako mugimendu abertzaleak independentzia bereskuratzeko borroka hasi zuen; era berean, penintsulako zenbait elkarte etnikok nazionalismoaren zuzpertzea edo sortzea ezagutu zuten, besteak beste, Kataluniak, Euskal Herriak eta Galiziak. 

Lehen gerrate mundialaren piztu zenean, nazionalitateen prinzipioak, eduki berari eutsi arren, formulazio berri bati bide eman zion; honela sortu zen "Herrien Autodeterminazio Printzipioa". Autodeterminazio printzipioaren eragile nagusia, 1916tik aurrera, Estatu Batuetako Woodrow Wilson presidentea izan zen. Autodeterminazio printzipioaren defentsa teorikoa beregain hartu zuen eta honek, munduko bazter guztietan itxaropena sortarazi zuen. Honenbestez, gerrate mundialaren ondoren, mugen antolaketa berriak herrien autodeterminazio printzipioaren arabera burutuko zirelakoan itxaropentsu bizi izan zen zenbait nazionalitate. Hala ere, oso aplikazio mugatua izan zuen printzipio honek; Estatu garaileen interesen arabera, IErresuma Batuak eta Frantziak zituztenak batipat, gauzatu zen. Wilsonek berak, autodeterminazio prinzipioaren gainetik aurrejartzen zuen Estatuen bideragarritasun ekonomikorako eskubidea eta nazioarteko bake orokorra ziurtatzea; eta honela Estatu garaileek eginiko prinzipio horren eskutik, hamaika interpretazio egin zen. Hala ere, garrantzizko ondorioak ekarri zituen: Txekoslovakia, Finlandia eta Lurralde baltikoen independentzia, Austriar errepublikaren sorrera, Jugoslaviaren agerpena, Polonian abertzaletasunaren berpizkundea berpizkundea eta Errumania, Grezia eta Frantziako lurraldeen hedakuntza. 

Gaur egun herrien autodeterminazio eskubidea, ONU-ko biltzarre nagusiak onarturiko "Giza Eskubideetarako Paktu" bitan 1. artikuluan agertzen da; bi paktuok hauek dira: Ekonomi-, Gizarte- eta Kultur eskubideen Paktua eta Eskubide zibilen eta politikoen Paktua. 1966an onartu zituzten eta 1976an berriz, indarrean jarri; horiek, munduko ia Estatu guztiek izenpetu dituzte. Honela dio bi paktuen 1. artikuluak: "Herri orok erabaki askerako eskubidea du. Eskubide honen arabera beronen erregimen politikoa askatasunez ezartzen du eta, orobat, beronen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala. bidean jartzen ditu" . Honi buruz, José A. Obietak idazten du : "El derecho de autodeterminación, o de libre determinación, se presenta y describe en los Pactos como un verdadero derecho humano y como el primero y más fundamental de todos ellos "65. Aipatu l. artikulu hori baino lehen, Nazio Batuen Erakunde-delakoaren Kartan adierazita daude herrien eskubide hauek. Hain zuzen ere, Karta horren 1.artikuluan, 2. atalean eta 55. eta 76. (b) artikuluetan, "eskubide-berdintasunaren eta herri guztien erabaki askearen printzipioan " oinarrituz, ONU-k agertzen du nazioen arteko adiskidetasuna indartzeko asmoa; orobat, "lekuan lekuko ezaugarriak nahiz beraien herriarenak, eta herri interesatuen askatasunez adierazitako nahia kontutan hartuz, lurralde fideikomisoak diren biztanleen aurrerapen ekonomikoa, soziala eta hezierazkoa eta berezko gobernuruntz edo independentziaruntz garatze etengabekoa bultzatzeko asmoa " azaltzen du. Honela, ONUk onartzen du eta garbi asko adierazten du herri orok duen autodeterminazio eskubidea eta hori, herri ororen ondasuna dela. 

Nahiz eta ONU goian esan dugun moduan agertu, Santamariak, nazionalitate orok estatu independiente izateko eskubidea duenik ez du onartzen; beraz, nazionalitateen printzipioari eta autodeterminatzeko eskubideari uko egiten die Santamariak; hauen aurka aurkezten dituen arrazoiak hauxek dira: printzipioaren jatorri politiko iluna da; historian zehar beronen aplikazio interesatua egin da; zenbait kasutan aplikagaitza da; beronen aplikazioak Europan anabasa eta ondorio bidegabeak sortaraziko lituzke; herrien arteko elkartasun beharrezko izanik, independentismoa ez da gauza hori eskaintzeko. 

Santamariaren ustetan, nazionalitateen printzipioaren irakasbidea bultzatzerakoan, Napoleon III.aren asmoa, ez zen nazionalitate txikiak laguntzea izan, Errusiari arazoak sortzea eta Austriar inperioa desegitea baizik. Modu berean, Engels-ek dioena Santamariak gogorarazten du Santamariak esanez, Errusiak erabili zuen nazionalitateen printzipioa Polonia bereganatzeko, Europa erdialdeko herri eslaboak menneratzeko eta Noruega iparraldeko eta Sueziako laponiarrak menperatzeko izan zela. Beraz, —amaitzen du Santamariak— "los orígenes del principio de las nacionalidades son muy turbios y … los inventores de esta política estaban muy lejos de desear la felicidad de los pueblos minoritarios "66. 

Aipatu printzipioaren aplikazioa ere, ezkor begiesten du Santamariak. Austria-Ungria Estatu garaileen interesen arabera banandua izan zen; Kroazia, Sudeteak, Tirol, eta hauen gisako beste zenbait herriren arazo nazionalak irtenbiderik gabe utzi zituzten. Gerrate mundialaren ondoren, Afrikan ere ez zen printzipio hau aplikatu; mugen antolaketan ez ziren nazionalitateak errespetatu, nahiz eta aplikatu nahi izan —eransten du Santamariak— "hubiera sido, en realidad, imposible dado el número incontable de divisiones raciales y lingüísticas en ese continente "67. Honenbestez, printzipioaren aplikazioan leialtasun falta eta ezintasuna nagusitu dira: ez dago borondaterik, baina hori balego ere, ezinezko litzateke. Autodeterminazioaren aldeko egin ahalek "aplicado al pie de la letra llevaría a Europa a un caos político en el que nadie piensa "68. 

Areago are: Afrikan, Estatu sortu berriek barnean dituzten gutxiengo nazionakak sistematikoti zapaltzen dituztela dio Santamariak; eta Jugoslaviaren eraikuntzan, kroatak betiko etsaien menpe gelditu zirela. Autodeterminazio-eskubidearen aplikazioak beraz, elkartasun eza eta Estatu-nazioaren zapalketa berregitea dakartza. Santamariak bere hausnarketa oinarritzeko Jacques Maritain-en, de J.T. Delos-en eta Pi y Margall-en gogamenduetara jotzen du. 

Santamaria, Federalista den azken honekin bat dator zenbait puntutan: besteak beste, Estatu-nazioaren kontra duen jarreran, antolakuntza politikoaren planteamenduetan, hau da, antolakuntza honek periferiatik zentru aldera jo behar du eta ez goitik behera eta azkenenik, nazioen batasunaren haustura ez onartzean. Izan ere, hau da Pi y Margall-en gogamenduak proposatzen duen atolamendua: gizakiaren autonomia edo bere pentsamoldearen eta kontzientziaren askatasuna, legeen eta gobernuen hatsarritzat hartzen ditu; gero, gizakiaren autonomia hau udal— eta erregio-erakundeen autonomiarekin osatzen da; behetik-gora doan elkartze bilakaera hau aniztasuna suntsitzen ez duen Estatu-batasunean amaitzen da; elkarrizketak, arrazoiak eta eskubideak bideratu behar dute bilakaera honek izango duen hitzarmenik behinena; honela federalismo honek lor lezake gizateria osoa biltzea. 

Bere aldetik, El hombre y el Estado izeneko lanean, Maritain-ek, bai Rousseau-k, bai Hobbes-ek gizakiaren kalterako burutu zuten botere absolutuaren gorespena salatzen du. Maritain-ek eskeintzen duen gogamendu sozio-politikoa, ordea, gizakitik-gizakira doa, naziotik-naziora, komunikazioaren, arrazoiaren eta elkartasunaren bidez lotuak, "guztien on"aren bidetik abiatuak; Estatuen subiranotasuna gaitzetsiz herri askeen federakuntza hobestuko du. 

Maritain-en eta Pi y Margall-en oinarri matafisikoak antagonikoak baldin badira ere, —lehenaren pertsonalismo kristaua eta bigarrenaren humanismo erromantikoa— honelako proposamen sozio-politikoetan, formalki beintzat, bat egiten dute. 

Nazionalitateen eta autodeterminazio printzipioak bazter utzi ondoren, Santamaria saiatzen da printzipio hou egokitzen eta ordenamendu politiko berria —dialektikoagoa dio— eskeintzen. Hona hemen Santamariak eskeintzen duen bidea: pertsonen eta nazionalitateek ezberdinizateko eskubidea, eskubide nagusitzat hartu behar da; gizakien eta nazionalitateen arteko harremanak elkartasunean oinarritu behar dira; nazionalitateek ez dute izan behar helburutzat Estatu subiranoa; nazioarteko eta naziozgaindiko eredu komunitario berriak Estatuek aurkitu beharko dituzte. Hau guztia uztartzeko —dio Santamariak— aurkitu behar da nazionalitateen printzipioa eta autodeterminazio printzipioa baino dialektikoagoa izango den adierazpenen bat: "Habría que enunciar el principio de las nacionalidades de un modo nuevo más flexible y más conforme con las exigencias de nuevo orden internacional, dentro de un nuevo horizonte supranacional de la historia. El mundo no puede seguir viviendo la pesadilla de los Estados soberanos, unos e indivisibles. Los derechos de las nacionalidades a su libertad y desarrollo no son sino una prolongación de los derechos del hombre, y como tales deben ser proclamados de forma inconfundible. Ahora bien, al mismo tiempo que esos derechos, debe proclamarse también el principio de la solidaridad entre los pueblos. La solución —prácticamente imposible— de constituir un Estado soberano con cada nacionalidad no sólo no está de acuerdo con este principio, sino que lo contradice"69. 

Baieztapen hauen arabera, Santamaria, nazionalitateen balizko printzipio berriaren nolabaiteko zenbait urrats adierazten saiatuko da: "Dentro de un Estado toda nacionalidad tiene derecho al grado de independencia y autogobierno que su propia situación de desarrollo exija. Toda nacionalidad tiene derecho a vivir y desarrollarse dentro del Estado, adecuándose si es preciso a formas federales y, en el caso de que esta marco sea insuficiente (hauxe da, hain zuzen, Euskal Herrian dugun zatiketa ),dentro de comunidades más amplias que los Estados y que estos mismos deben ayudar a construir, bajo nuevas formas, de tipo supra-nacional "70. Aipatu testu interesgarri honetatik, azkeneko puntuan baieztatzen duena bakarrik izango dugu kontuan. Honen arabera Estatu-nazio guztiei zenbait onarpen eskatzen zaie: bere barnean dauden nazionalitateak haintzat hartzea, bai eta banatuak daudenak elkartzeko laguntza ematea, eta azkenik, Estatuak bere burua murgildu behar du erakunde zabalagoetan, alegia, auto-bilakaera baten bidez mundu-erakunde bateruntz jo behar du. Santamariaren helburua urruna bada ere, desiragarria izateaz gain, gaur egungo Estatuaren botere eta arrazoiaren aurrean, oso beharrezkoa da. Planteamendu hauek bat datoz Jacques Maritain-ek, bereziki1935ean idatzitako Humanismo integral eta 1951ean El hombre y el Estado lanetan defenditutako utopiarekin; Estatu perfektuaren ereduari buruz Maritain-ek honela zioen: "Sólo la sociedad mundial tomada como un todo, con el Estado supra-nacional y la multiplicidad de las naciones a la vez, sería una sociedad políticamente perfecta "71. 

Hala ere, komeni da Santamariak autodeterminazioari eta independentziari buruz zuen kontrako jarrerari ñabardura bat egitea. Izan ere, Espainiako Konstituzioaren idazketaren edukia erreparatzean, aurreko jarrera hori zertxobait aldatuko du 1978. ean, eta are gehiago 80. hamarkadan; aurrerantzean, autodeterminazioaren aldeko jarrera malguagoa izango du. Honela zioen  1983. urtean El Diario Vasco-n argitaratutako artikulu batean: "En la Europa actual son ya bastantes los pueblos que se han embarcado en los camino autonómicos … Para mí es evidente que el pueblo vasco terminará autodeterminándose, porque esto es una ley biológica que a lo largo del tiempo no hay quien la pare. Pero cuando lo haga tendrá que hacerlo dentro de un cuadro histórico concreto, de un conjunto de relaciones con otros pueblos y, sobre todo, del complejo sistema de fuerzas sociales y humanas que el propio pueblo vasco contenga dentro de sí mismo "72. 

Estatu berrirantz 
Nazionalitateen prinzipioa eta autodeterminazioaren eskubidea bazterturik, eta nazionalitateen printzipioa era berrian adierazten saiatu ondoren, Santamariak Estatu-nazio jakobinoari uko egitea eta eraldatzea proposatzen du. 

Santamariak uste du gaur egungo mundua krisialdian dagoela eta egoera berrirako aldakuntza unean aurkitzen dela. Garai honetan, aurrerakuntza teknikoen ondorioz, Estatu modernoa, iraultzaile frantsesen Estatu subirano eta zatiezina, krisialdian dago edota egoera larrian aurkitzen da: "por una parte frente a las exigencias de supranacionalidad de mundo moderno, y por otra parte,frente a las exigencias de diversidad de las nacionalidades, que hoy en día presentan, cada vez más activamente y con mayor exigencia, sus reivindicaciones"73. Izan ere, —jarraitzen du Santamariak— Estatu-nazioaren boterea gainditzen duten arazoak mundu modernoak ezagutzen ditu: "Un gran número de problemas de la ñhora presente tienen un carácter supranacional y no pueden ser resueltos en el marco interior de cada Estado. La explotación de las riquezas materiales del mundo, el descubrimiento de nuevas fuerzas energéticas, el problema de la salud, el problema ecológico, el despilfarro de los armamentos, la amenaza de la guerra nuclear, etc., no son problemas que puedan ser resueltos por medio de tratados internacionales entre Estados soberanos 74. Bestalde, herriek kontinente guztietan ekonomikoki aurreratzen duten bitartean, Estatu zentralisten aldetik jasaten duten zapalkuntzaren kontzientzia hartzen ari dira. Honenbestez, "regionalismos y nacionalismos aparecen por todas partes, y este movimiento … no es sino la expresión de la lucha que el hombre de hoy se ve obligado a mantener contra las inmensas máquinas que le oprimen, precisamente para salvar su personalidad del aplastamiento de la civilización técnica "75. Modu honetan, benetako internazionalismoaren eta nazionalitateen printzipio berriaren artean sortzen den dialektikari gaurko gizateriak erantzun behar dio: "Supranacionalización y regionalización son las dos exigencias, dialécticamente conjugadas, que presentan a los Estados el momento actual "76. Beraz, eskubide nazionalak eta herrien arteko elkartasunak bat egin behar dute ; hau da, —Santamariaren iritziz— planteamendu honetan ez dago Estatu jakobinoentzako lekurik, ez eta nazionalitateen independentziak dakarren Estatuto-nazio berrientzako ere, hauek besteak bezain insolidarioak baitira. 

Izan ere, hiri grekoetatik gaurko Estatura ailegatu arte gizarteen forma politikoak aldatuz joan badira, gaur egungo ikuspegia gaindituz, pentsatu behardugu, etorkizuneko elkarte internazionalek hartuko dituzten formak ez direla izango gaur egungoen antzeko Estatu izugarriak edo Estatu erraldoiak. Zeintzuk izango dira forma horiek?, Egungo aurrerapen teknikoek Estatu jakobinoaren forma errepikatzea eragozten dutela esan daiteke; hala ere, formula zehatz bat proposatu gabe, honako hau uste du Santamariak: "los orígenes de los pueblos serán capaces de inventar formas políticas originales "77. 

Estatu espainiarra eta nazionalitateak. Euskal Herria 
Santamariak orain arte azaldutako gogapenak, Estatu espainarra osatzen duten herrien elkarteari egokitzen dizkio. Ezertan hasi aurretik, errealitatea kontutan hartuz lan iraunkorra egin nahi bada, herriak, hizkuntzak, kulturak eta izaera ezberdinen aniztasun etnologikoa onetsi beharra dago Estatua berregituratzeko. Estatu espainiarraren errealitatea adierazi moduan bere eginik, Santamariak defendatzen duen formula politikoa federalismoa da eta Espainako Estaturako "Estatuen Estatu" formula erabiliko du: "un Estado de Estados"78. Estatuen Estatu honen errealitate sozioligikoa berriz, "nazioen nazioa":"una nación de naciones"79 alegia; nazio hauek beren artean harreman demografiko, ekonomiko eta kultural estuak izango dituzte; nazio hauek guztiak herri iberikoen "nazioen nazioa" bilduko lukete. Antolamentu sozial nahiz politiko honek, hasieran bederen, ez du zer ikusirik Europan sortzen ari den elkartearekin, izan ere, azken hau ekonomiaren aldatik bakarrik baitago lotua. "Las relaciones existentes entre las nacionalidades del Estado español son mucho más profundas que esto. Las conexiones demográficas, económicas y culturales entre esos pueblos, por otra parte tan distintos, han establecido entre ellos una vida común a la que no se puede renunciar. La solidaridad entre esos pueblos no es ya sólo una exigencia de la justicia, sino una necesidad práctica que nadie puede poner en duda, so pena de caer en el utopismo. Esos pueblos «necesitan» vivir juntos manteniéndose, sin embargo, la personalidad y la independencia de cada uno de ellos en muchos aspectos importantes "80. Honen arabera, Santamariak herri iberikoen elkartea du gogoko non nazioen nazioak edo nazioen elkarteak, Estauen Estatuari edo Estatu ferealari oinarria emango liokeen. 

Zernahi delarik ere, federalismoaren kontzeptua berrinter-pretatu behar dela uste du Santamariak. Hain zuzen, gaur egun eta Estatu espainarrean, federalismoa ez litzateke izango bere zubiranotasunaren zertxobaitetan amore ematen duten zenbait Estatu independienteren batasuna; "Actualmente la palabra "federalismo" se refiere, sobre todo, a una nueva filosofía política, aplicable a muchos dominios de la vida social, desde la familia hasta la comunidad mundial, y que se basa en la libre cooperación etre seres libres y autónomos, en oposición al imperialismo y al reinado de la fuerza "81. 

Dena den, Karlos Santamariarentzat Espainia nazioen nazioa baldin bada non errrejio naturalen nortasunaz oinarrituta eraiki behar den federalismo berri hori, era berean argi uzten du Satamariak Espainiari buruz duen iritzia. Honela dio: "Para mí españa no es el resultado de un pacto federal. Es mucho más que una comunidad contractual: es una comunidad biológica o simbiótica de naciones que por múltiples razones vitales —económicas, demográficas, culturales, históricas, etcétera— necesitan vivir juntas. La idea de descoyuntamiento no sólo es contraria a la unidad del estado —lo que, en último extremo sería menos importante— sino también, y sobre todo, al bienestar, a la "felicidad" y al desarrollo de esos mismos pueblos "82. Gure ustez, Santamariak defendatzen duen Espainiar Estatuaren eraketa formalki Pi y Margall-i hurbiltzen bazaio ere, funtsean foru tradizio berritu bati eusten dio. 
Herri iberikoen elkartearen barnean, euskal nazionalitatea dugu, eta honek bere burua administratu beharko du neo-federalismoaren erregimenean: "Lo que los vascos deseamos es que nuestro pueblo se administre a sí mismo, como lo ha hecho siempre hasta que le fue arretatada violéntamente su autonomía; pero esto no deberá hacerse "a costa" delos demás pueblos. Claro está que enla administración etra en primera línea lo cultural. Porque al desarrollo de nuestra cultura propia, de nuestra lengua, de nuestras particularidades socio-culturles, no se les puede poner cortapisas en nombre de una unidad política viejo estilo. Por ejemplo, ¿quién y con qué derecho podrá impedirnos que llevemos el euskera a nivel universitario? "83. 
Hauek ziren Karlos Santamariaren gogoetak eta asmoak 1978ko Diputatuen Kongresuan Espainiako Konstituzioa onartua eta erreferendum baten bidez ontzat eman baino hilabete batzuk lehenago. Errealitatea bestelakoa zen ordea; Konstituzio espainolaren 1,2. artikuluak honela esaten zuen: "Subiranotasun nazionala Espainako herrian datza, eta honengandik darizkio Estatuaren boterea ". Hau ikusirik, Santamaria ohartzen da subiranotasuna, ideologo jakobinoen eman zioten zentzuan hartu dutela, hau da, boterea, erabatekoa eta zatiezina Estatuaren esku legokeela eta honek kezkatzen du Santamaria. Santamariaren iritziz subiranotasuna nazionalitate guztien artean erkidatua, elkarrekikoa eta zabaldua izan behar da. Honela ez balitz euskaldunei independentziaren bidea baizik ez litzaieke geldituko. Santamariak honela zioen: "Si aplicásemos estrictamente el principio de la indivisibilidad de la soberanía el nuevo Estado español, éste sería por completo imcompatible con la libertades históricas vascas, y a los vascos partidarios de defender nuestra nación no nos quedaría otro camino que el independentismo. esperemos que esto no sea así y que en elf uturo se encontrarán fórmulas más abiertas de la unidad del Estado que la que ahora se ofrece "84. Honenbestez, Santamariak ez du begi onez ikusiko eta ez dago prest onartzeko Espainiako Konstituzioa dagoen dagoenean: "Si los vascos acptásemos hoy la nueva Constitución, tal como está, como definición y norma de nuestro drecho, habríamos caído en un trampa y el día de mañana se nos podría argüir con nuestro propio acto de renuncia "85. 
Nola nahi ere, euskal nazionalitatea ez da espainiar Estatuari dagokioen lurraldera bakarrik mugatzen: "ningún nacionalista vasco está dispuesto a renunciar a la idea de que el pueblo vasco tiene una existencia por encima de la frontera política que ahora lo bisecciona "86. Hau honela izanik, Santamariak Pirinioen alde bietan muga-espazio bat sortzea proposatuko du, horretan mugaren bi aldeetako euskal erakunde ofizialek elkarlanean aritzerik izango dute arazo amankomunak dituztenean, esate baterako, euskara, euskal kultura, ekonomia, turismoa, kirola, eta abar87. 
Ez arazo honi eta ez euskal nazionalitateak bere baitan daramatzan beste arazo kontrajarriei emango zaie irtenbiderik Estatu subiranoen formularen barnean Santamariaren iritziz "sólo puede tener solución dentro de una concepción más flexible y abierta de las relaciones entre los pueblos "88. Hau da, aipatu nazionalitateen printzipio berria, eta herrien arteko elkartasuna bete behar dira: nazionalitateak Estatuen barnean garatzeko eskubidea, hala behar izanez gero forma federalaren bidez, eta Euskal Herrian bezala nazionalitateak zatituak badaude, Estatuek lagundurik Estatuak baino elkarte zabalagoetan irtenbide berriak bilatzeko eskubidea.

 
KARLOS SANTAMARIA KULTURA ATZERA AURRERA