Zerbitzuak: Kontsultak eta erreprografia

Sarrera 

 Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikora (AHPG-GPAH) lehenengo bider sartzeko nortasun agiria edo balio bereko agiriren bat besterik ez da behar. Kontsulta egun bat baino gehiagokoa denean erabiltzaile txartela ematen dugu; horretarako, bi argazki txiki ekarri beharko dizkiguzue. Tolosan dagoen Gipukoako Agiritegi Orrokorrak (AGG-GAO) emandako erabiltzaile txartelak ere balio du. Zentroa irekita dagoen larunbatetan kontsulta egiteko, ordua eskatu behar da, Agiritegira deituz ordua hartzeko.

Irakurgela

Kontsultak

Artxiboari buruzko informazioa (fondoak, tresna deskribatzaileak, eta abar) eskaintzen dugu. Informazio orokorreko kontsultei erantzuteaz gain, eskatutako dokumentazioaren kopiak bidaltzeko aukera ere eskaintzen dugu, erreferentzia zehatzak emanez gero, beti ere: signatura, edo, gutxienez, eskuratu nahi den eskrituraren urtea, notarioa eta egileak. Kontsulta horiek guztiak  bai zentroan, bai telefonoz, eskutitzez  eta  Internet bidez  egin daitezke. 

Liburutegi osagarria 

Liburutegi osagarrian Agiritegiko erabiltzaileak bakarrik sar daitezke, eta 1.979 monografia-liburukiz eta aldizkako 45 argitalpenez osatuta dago: guztira 1.710 lan dira. Fondoak, batez ere, gai hauek ditu ardatz: batik bat, Agiritegiaren aipamenak dituzten herri mailako lanak; agiritegien gaietakoak; agiritegietako tresna deskribatzaileak; erreferentziako obrak; eta abar. Katalogoa Gipuzkoako Foru Aldundiak Interneten daukan OPACen bidez (Online Public Access Catalog) kontsulta daiteke, eta irakurgelan dagoen ordenagailutik sar daiteke bertan. Gainera, ordenagailu horrek aukera ematen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Liburutegi guztietara sartzeko. 

Erreproduzioak

Dokumentuen fotokopiak egiten dira, baldin eta dokumentuak egoera onean badaude, eta dokumentuaren ezaugarriengatik erabiltzearen poderioz hondatzeko arriskurik ez badaukate (lodiegiak, koadernatu gabe, edo hondatuta).

Beste Zerbizu batzuk

Zentro honetatik bertatik lor daiteke Gipuzkoako Agiritegi Orokorrak kudeatzen duen Ondare Historiko-Artistikoaren, Agiritegi eta Museo Zerbitzuak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuen informazioa:Argitalpenak, historia ikerkuntzarako bekak, dokumentu ondarea zaharberritzeko dirulaguntzak eta abar.
Index
Kultura