Fondo dokumentalak eta tresna deskribatzaileak

Agiritegiak Gipuzkoako notari protokoloak eta hipoteka-kontularitzetako dokumentu fondoak biltzen ditu. Bi fondoek dituzte trena deskribatzaile mekanizatuak.

Notari protokoloak

Fondoaren ezaugarriak eta antolamendua:
 
Agiritegiaren gordailuetako bat, barrutik

Fondo honetan biltzen dira Azpeitia, Bergara eta Donostiako notari barrutietako notari protokoloak ehun urte baino zaharragoak direnak. Tolosako barrutikoak, berriz, Tolosan dagoen Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean daude. Agiritegi honetan gordetzen diren notari protokolo gehienek XVI. mendean dute hasiera, nahiz eta eskritura zaharragoak ere gordetzen diren, horietako batzuk 1445. urtekoak. Protokoloen fondoa, izatez, fondo irekia da, hots, handitu egin daiteke beste toki batzuetatik protokolo gehiago eskualdatuta. Eskualdatutako azken notari protokoloak honako hauek dira: Azpeitikoak, 1905koak; Bergarakoak, 1905koak; eta Donostiakoak ere, 1905koak.

    
Fondoak honela daude antolatuta: notari barrutien arabera (Azpeitia, Bergara, eta Donostia), eta dokumentu moten arabera —erregistroak edo erregistroen aurkibideak—, eta horiek, aldi berean, herrien edo jurisdikzioen arabera, eskribauen arabera, eta azkenik, urteen arabera.
 

Bergara
Bertako fondoak 1445etik 1905era bitarteko 5.259 paper-sorta hartzen ditu.

Azpeitia
Bertako fondoak 1498tik 1905era bitarteko 4.376 paper-sorta hartzen ditu.

San Sebastián:  
Bertako fondoak 1501etik 1905era bitarteko 4.159 paper-sorta hartzen ditu. Inbentarioren berrikuspena egiten ari gara eta gutxi barru bukatuko dugu.

Protokolo notariala bat
 
Tresna deskribatzaileak : 

Gipuzkoako protokoloen inbentarioa:
Fausto Arozena jaunak egin zuen inbentario hori, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1947. urtean argitaratua, izenburu honekin: Los protocolos Guipuzcoanos. Reseña e Índices.

Inbentario orokorra:
Fausto Arozenak egindako inbentario horren berrikuspena amaitzen ari gara, izan ere, 1847. urterainoko protokoloak hartzen dituenez, geroztiko dokumentazioa gehitzen, eta eskuartean geneuzkan datuak zabaltzen ari baikara. Horrekin guztiarekin osatu dugu, eta pantailan kontsultagai dago irakurgelan. Azalpena protokolo mailan eginda dago; hala, barne-barneko datuak ematen ditu, hala nola, notarioa edo notarioak, nongo notariotza den, hasiera eta amaierako datak, berariazko dokumentu motak, eta oharrak, hala nola, aurkibiderik dagoen edo ez. Protokoloaren kanpoko ezaugarriei dagokienez, ordea, zenbakitutako orriak, kontserbazio egoera, eta bestelako oharrak ere ematen ditu.

Material grafikoaren berri ematea
 
Mendaroko zubiaren diseinua Inbentarioarekin batera zernahi material grafikoz —mapak, planoak, marrazkiak— osatutako dokumentuen datu base bat egiten ari gara (“MATGRAF”). Oraingoz 586 dokumentu dira, eta material grafiko hori bilatzeko lanetan, inbentarioa egiterakoan egindako kokapenaz gain, Agiritegiko erabiltzaileek berek lagundu izan digute, beren ikerketetan aurkitutako erreferentzien berri emanez.

Egileen aurkibidea
Informatizatzen ari gara Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean dagoen “Egileen aurkibidea” izeneko tresna deskribatzailea, 50eko hamarkadan zenbait lagunek egindakoa. Notari eskrituretan parte hartutako pertsonen aurkibidea da, eta eskriturak hainbat herritakoak dira, bai Tolosako notari barrutikoak, bai Bergara eta Donostiakoak. Idazpenbakoitzean datu hauek daude: eskritura noiz eta non egina den, egilearen izen-abizenak, eskritura mota (testamentua, errolda, ezkontza kontratua, etab.), eta signatura (notari barrutia, paper-sorta zenbakia, eta orri zenbakia).
 

Hipoteka-kontularitzetako liburuak

Fondoaren ezaugarriak eta antolamendua :

Fondoa notari tresnak idazten diren erregistroez osatuta dago, hau da, ondasun higiezinen errolda, dohaintza, karga, hipoteka, eta, gero, eskualdaketa eta zerga-zorrei buruzko notari tresnak idazten diren erregistroez; gaur egungo Jabetza Erregistroaren aurrekoa dela esan liteke.
Hipoteka Erregistroa 1768an sortu zuen Carlos III.ak, eta 1862an kendu zen. Bitarte horretan zenbait aldaketa izan zituen, baina mugarririk garrantzitsuena 1845eko Ekaineko Dekretua izan zen, liburuaren egitura eta aplikazio eremua aldatu baitzituen, besteak beste. Nahiz eta egitekoa 1768an hasi zen, lehenagoko eskrituren erregistroak aurki daitezke, nahitaezkoa zelako dokumentu guztiak erregistratzea, lehenagokoak izan arren.
Hipoteka-kontularitzetako liburu bat Agiritegia erabiltzen duenarentzat fondo honek daukan garrantziaren funtsa honetan datza: ondasunak non zeuden, herri hartan bertan erregistratu beharra zegoen edozein ondasun higiezinen eskriturak (etxe, baserri nahiz terreno izan), eskriturak beste herri batean izenpetuta egon arren.
Fondoak 713 paper-sorta dauzka, eta guztira 24 metro luze dira. Lau ataletan sailkatuta dago, hau da, auzitegi-barruti bakoitzak atal bana dauka, eta horien barruan, erregistro-liburu eta aurkibide-liburu multzoak daude, honela antolatuta: herriak, datak, inskripzio motak eta ondasun motak.
 
Tresna deskribatzaileak : 

- APARICIO PEREZ, C.M., GONZALEZ GÓMEZ, I.: Las Contadurías de Hipotecas en Guipúzcoa. Eusko Ikaskuntzen Hamargarren Biltzarra. Artxiboak, Liburutegiak, Museoak (Iruñea, 1987). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1988.
- APARICIO PÉREZ, C.M., GONZÁLEZ GÓMEZ, I..: Inventario de los fondos pertenecientes a las Contadurías de Hipotecas en Guipúzcoa. Bilduma, 3. zkia., 99-119 orr.
Badugu, gainera, beste inbentario bat, Bilduma aldizkariaren 3. zenbakian argitaratutakoa oinarritzat hartuta egin duguna, eta kontsultagai dagoena bai paperezko euskarrian bai irakurgelako datu basean. Jatorrizko inbentarioan zeuden datuei beste hauek gehitu dizkiegu: mikrofilmaturik dauden edo ez, eta non aurki daitezkeen.

 

Bilduma faktizioa: musikako pergaminoak

Musikako testuak dauzkaten eta protokolo batzuen azalak osatzen dituzten pergaminoen multzoa jo genezake halakotzat. Inbentarioa Eresbil Elkartearekin batera egin genuen. Musikako inskripzioak zeuzkaten 219 azal aurkitu genituen inbentarioan.
Index
Kultura