gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena
Koldo Mitxelena Kulturunea
Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia · Gipuzkoa Tel.: +34 943 112760. Fax.: +34 943 112765. E-mail: km1@gipuzkoa.net

Astelehenean gatoz

Koldo MItxelena Kulturuneko liburutgiko sarerra Bi astez inbentarioa egiteko itxita egon ondoren, astelehenean, abuztuak 18, berriz irekiko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegia. Gainera, berritze lanak egiteko itxita egon den Fonoteka ere irekiko dugu.

ERAKUSTARETOA

Kontrajokoak, bideojokoari buruzko lantegia

Kontrajokoak lantegiari buruzko esku-orriaren azala. Bideojoko bateko pertsonaia inguru birtual batean Ekainaren 26tik simulazioa, biolentzia eta arriskuaren kontzeptuak ditugu aztergai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, Try again erakusketan. Gai honetan gehiago sakontzeko, irailaren 8tik 12ra bideojokoari buruzko workshopa egingo da Artelekun: Kontrajokoak.

GANBARA

Labirintoan sartzeko azken egunak

Erakusketaren ilustrazioa Uztailaren 4an Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa erakusketa hasi zen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bertan, haur eta gaztetxoek, jolasaren bidez, migrazioen munduan barneratzeko aukera dute. Oraindik erakusketara gerturatu ez direnek larunbata, abuztuak 23, dute horretarako azken eguna.

Stock 13: Anjel Lertxundi

Binilozko disko bilduma Ostegunean, hilak 19, Stock 13 zikloko hirugarren audizio komentatua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ziklo honi amaiera emateko, Anjel Lertxundi idazle eta zinemagile oriotarraren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.

Eguberriak udan, Auspoarekin

Gabon eskeko kantuak liburuaren azala Auspoa bildumaren liburu berri bat dugu esku artean. Udan gauden arren, eguberritan mugiltzen gaituen liburu bat, hain zuzen. Antonio Zavalak hasitako bildumaren 310.a dugu Gabon eskeko bertsoak (1814-2000) liburua. Izenak dioen bezala, ia 200 urteko tradizioa biltzen du.

Koldo Mitxelena Elissalt Video KMK zuzenean
  • Esther Ferrer
  • Bitoriano Gandiaga
  • Sastre y Forest
  • Gabriel Celaya
  • Gabriel Aresti
  • Álbum Siglo XIX Mendea
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net