
Egungo poeta eta eleberrigile gailenetako bat den Margaret Atwood idazle kanadarrak Letren Asturiasko Printzea Saria eskuratu du. KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian bere hainbat lan aurkituko dituzue.
Iritsi da eguna. Aurreratu genizuen bezala, ostegunean, ekainak, 26, 20:00etan Try Again erakusketa inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, Madrilgo La Casa Encendidarekin elkarlanean.
Esteban Antxustegiren liburu berriaren aurkezpena
Asteazkenean, hilak 25, 19:30ean, Esteban Antxustegik El debate nacionalista. Sabino Arana y sus herederos liburu berria aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa
Uztailaren 4tik abuztuaren 23ra haur eta gaztetxoak izango dira protagonista KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran, Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa erakusketan. Bertan, migrazioen munduan barneratuko dira jolasaren bidez.
Ostegunean, hilak 19, Stock 13 zikloko hirugarren audizio komentatua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ziklo honi amaiera emateko, Anjel Lertxundi idazle eta zinemagile oriotarraren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.
Irailaren 27a arte, ikusleak jokalari bihurtzen dituen erakusketa dugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan: Try Again. Eta erakusketaren osagarri gisa, katalogoan lanen fitxak bildu ditugu. Baina ez hori bakarrik...