 |
|
|
| |
Koldo
Mitxelena
|
HAURTZAROA
ETA GAZTAROA
1.
Koldo Mitxelena artisau langile familia batean jaio zen. Gaixotasun baten
eraginez, ohean egon behar izan zuen denbora luzean, eta horrela ordu
luzetan irakurtzeko eta euskara jasoa ikasteko aukera izan zuen, bizitza
osoan zehar pizturik eraman zuen zaletasun baten ernaltzaile.
2. Familia nazionalistakoa izaki, ELA eta EAJn afiliatu zen, eta Aitzolek
zuzentzen zuen gazteria euskaltzalearen Euskaltzaleak mugimenduaren literatur
bizkundearen iturrietan edan zuen.Koldo Mitxelenaren eguneroko bizitza
lantegiko eginkizunetan, ikasketetan, mitinetara joanez eta kirolean banatzen
zen. Gerra aurreko literatur belaunaldi euskaltzale paregabearekiko interes
aparta zuen; izan ere, bere hitzak hartuz: Lizardi
sekulako ustekabea izan zen niretzat.
KONPROMISO
POLITIKOA
Konpromiso
politikoa denoi dagokigun zerbait da; urruneko edo hurbileko sentitzea,
beste kontu bat da. Arrisku bat ere bada: guzti-guztia politikoaren mendean
jartzea, edo politikoa zeharo bazterturik eta bestearekiko inolako harremanik
gabe geratzea. Gauza biak batera doazela uste dut, eta pertsonaren garairen
batean, gizartearen garairen batean, norberak politikan parte hartzeko behar
handiagoa sentitzen du
GERRA,
HERIOTZA ZIGORRA ETA GARTZELAKO LEHEN EGONALDIA
lMilitarren
altxamendua gertatu zenean, Koldo Mitxelena bolondres nazionalista izan
zen. Santoñan preso harturik, errebolta militarrean parte hartu
izana leporatu eta heriotza zigorra ezarri zioten 1937ko irailaren 7an.
Zigor horren ordez 30 urteko gartzelaldia jarri zioten. Dueso, Larrinaga
eta Burgosko gartzelak ezagutuko zituen.
|
|
|
|
Burgosko gartzelan, bera bezala preso zeuden intelektual eta unibertsitario
espainiarrak ezagutu eta haien adiskide egin zelarik, Francisco Jordák,
gero Arkeologian katedraduna izango zenak, komentzitu egin zuen Koldo
Mitxelena unibertsitate ikasketak hasteko. Bizitzaren gorabehera handiek,
ordea, ez zioten 1948ra arte horretarako paradarik eman.Bi liburuk eragin
sakona sortu zioten: Manual de Gramática Española izenekoa
bata, Menendez Pidalena; eta Aguado Bleye-ren Historia de España
bestea.
Zainpeko
askatasuna 1943ko urtarrilaren 13an eman ziotelarik, 5 urte, 4 hilabete
eta 5 egun eman zituen gartzelan; eta 464 egun kendu zizkioten zigorretik,
ahalegin intelektualagatik.
GARTZELAKO
BIGARREN EGONALDIA
Hogeita
zazpi urte eta osasun ahula zuelarik, Koldo Mitxelena bere jaioterrira,
Errenteriara itzuli zen. Jose Uranga enpresario errenteriarrak kontulari
lanpostu bat eskaini zion Madrilen. Han batera eraman zituen lana eta
klandestinitatea. Izan ere, tentuz ibiltzeko uneak ziren, zeren eta Francoren
oposizioak itxaropen bat zuen, aliatuak II. Mundu Gerran garaile gertatzea
eta diktadorearen erregimena erortzea hain zuzen.
Madrilen
1946ko apirilaren 10ean atxilotu zuten, CNTren jarduera klandestinoak
zertzeagatik eta Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagi izateagatik. Berarekin
batera hiru gailegozale handi harrapatu zituzten: Ramon Piñeiro
eta Saco anaiak... Bi urteko gartzela zigorra ezarri ziotelarik, 1948ko
urtarrilaren 30an askatasuna berreskuratu zuen atzera, Alcalá,
Ocaña, Yeserías eta Talaverako gartzelak ezagutu eta gero.
|
|
|
|
ESTUASUNA ETA HAZKUNDE INTELEKTUALA
|
|
Topoan
egin nuen karrera
Errenteriara
itzulita 1948an, matrikula librea egin zuen Madrilgo Unibertsitateko Filosofia
eta Letren fakultatean, Francisco Jordá gartzelako lagunak bultzaturik.
Handik aurrera, 50 eta 60ko urteak, Mitxelenaretzat hazkunde intelektual
izugarrikoak izan ziren, eta estuasun eta lanbide aniztasun aldia ere bai.
Aurrekari penalak ugari zituela, lan egonkorra eskuratzea ezinezkoa zitzaion
erabat. Orduantxe izan zen inoiz baino gehiago adiskideen ordua, baita bere
jakinduria eta ahaleginaren miresleena ere: hizkuntzalariaren pertsona eta
zientzilari gisako balioa iritzi politikoen aurretik jarriz, Arrue, Tovar,
Amorós, Agud, Vallejo, eta abar laguntzen saiatu zitzaizkion.
Matilde Martinez de Ilarduyarekin ezkondu zen 1949an. 1951ko greban parte
hartu zuen.
Julio de
Urquijo Euskal Filologi Mintegiaren zuzendari tekniko izendatu zuten 1954an,
eta euskal hizkuntzari onarturiko ate txiki bat izan zen Egan aldizkariaren
kontseilukide. Halaber, Salamancan eskola batzu ematen hasi zen.
EZINBESTEKO
HALABEHARRA: UNIBERTSITATEA
SALAMANCA
Koldo
Mitxelenaren berezko patua unibertsitatea eta nazioarteko zientzi komunitatea
ziren. Horretarako aurrekari penalak baliogabetzea lortu behar zuen: lepoan
loturiko harri astun baten gisa, batean zein bestean sartzeko bidea galerazten
zioten. Prozesuak 1953an hasi eta 1967ra arte iraun zuen, diktadurak Euskal
Herrian burututako azken pasadizo gogorren bezperan. Koldo Mitxelena adiskide
eta miresle zituen zientzilarien sarea funtsezkoa izango zen. Salamancan
bizi eta eskolak eman zituen garaia zorionekoa izango ziren, bai berarentzat
bai bere familiarentzat.
EUSKARAREN
BATASUNA
Behin
betiko Salamancara joatearekin batera, Euskaltzaindiak lan itzel bat agindu
zion: euskara batzeko irizpideak finkatzea, hain zuzen. Lantegi horretan
eztabaida eta liskar amaigabeen artean abiatu zen. "H" hizkia
borroka gogorrenen gune bihurtuko zen, euskalki desberdinen tratamenduarekin
batera. Berak arrazoi biologikoen alde jokatu zuen beti, soziolinguisten
alde alegia: euskara batua euskalki erabilienen oinarri amankomunaren
gainean altxatuko da.
|
|
|
| |
|
PARISKO
ESKOLALDIA
|
|
Maiatz
frantsesaren ondorioetako bat unibertsitateen deszentralizazioa eta handitzea
izango zen 1969an. Hurrengo bi urteetan,1971 bitartean, euskal hizkuntzalaritza
alderatua irakatsi zuen, professeur associé gisa, Sorbonako Unibertsitatean,
eta chargé de cours gisa École Practique des Hautes Études
delakoan. André Martineten adiskidetasuna funtsezkoa gertatu zitzaion
epe horretan Koldo Mitxelenari. Hizkuntzalariaren etxean jarri zen bizi
izaten, eta hark bere adiskide edo zientzilari taldean (Jeanne Martinet,
Giovana Madonia, Nicole Moutard, eta abar) eta argitalpen sarean sartu
zuen.
|
|
|
|
POLIFAZETIKO
ETA BEHATZAILE...
|
Zaletasunez
hizkuntzalari, jakinmin mugagabez poliglota, Koldo Mitxelenak literatura
ugari irentsi zuen, polizia arlokoa barne, eta baita zinea ere; kultur ekintzetako
epaimahaietan parte hartzeko dei egiten zioten.
ITZULERA:
UPV-EHUren JAIOTZA
Ez
da nahikoa garai kritiko baten lekuko izat
Trantsizio
politikoak eta lehen hauteskundeek Salamancan harrapatu zuten Koldo Mitxelena.
Ahal zuen guztietan itzuli ohi zen, ordea, bere jaioterri Errenteriara,
eta ez zuen oztoporik izan gertakizun berri guztietan gogo biziz parte
izateko: EHU sortzea, herrialdearen normalkuntza politiko kulturala, unibertsitate
berrian irakastea...
|
|
|