![]() |
![]() |
|
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, 16 urtetik gorakoentzat informazioa aurkitzeko erraztasunak eman, heziketan lagundu, eta aisialdian aberasteko sortua. Liburutegi orokorra da, humanitateei eta euskal kulturari bideratua. XX. mendean zehar egindako Aizkibel Funtsa, Eusko Ikaskuntza, Gabriel Celaya, Julio Urkixo, Busca Isusi, Carlos Santamaría, Sastre-Forest eta antzeko bilduma historiko garrantzitsuak jasotzeaz gain, egungo aldizkari eta egunkariz osatutako hemeroteka bat dauka (500etik gora izenbururekin) eta entziklopedia espezializatu, datu base eta hiztegiek osatzen duten erreferentziazko atal bat ere bai. Gainera, Gipuzkoako herritarren eta liburutegi publikoen eskura jartzen ditu 60.000tik gora dokumentu mailegagarri, euskarri guztietan (liburu, bideo, dvd, cd). Katalogoa interneten bidez kontsulta daiteke eta bide beretik egin daitezke eskaerak, liburutegien arteko mailegatzeak edo galderak. Are gehiago, chat zerbitzu bat dago, liburutegiarekin berehala harremanetan jartzeko. Era berean, Kulturaldi, euskal aldizkarietan argitaratutako artikuluen datu basea. kontsulta dezakezu. Bestalde,
euskarri elektronikoan funtsak digitalizatu eta editatzeko proiektuaren
barruan, ondorengo hauek ikus daitezke: liburuxka bildumak (Atzo
Atzokoa), grabatuak (Ikusle),
irakurketa
gidak, jardunaldietako txostenak (Antiqva,
Con papeles,
Gipuzkoa
vs. Castilla), eta bestelako ekoizpen digital batzuk, besteak beste
Euskadi Sioux
aldizkariaren erreprodukzioa eta Iván
Zuluetari eskainitako web orri berezia. |