gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea
Koldo Mitxelena Kulturunea
Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia · Gipuzkoa Tel.: +34 943 112760. Fax.: +34 943 112765. E-mail: km1@gipuzkoa.net

Dino Risi eta Italiako Komedia, Fonotekako aro berrian

Dino Risi KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka berritzeko lanak direla eta zenbait hilabetez zinema emanaldirik gabe egon ondoren, indarberritua gatoz. Areto berria txikixeagoa da, baina erabiltzaileen gustukoak izango diren audio eta bideo ekipo berriak ditu.

ERAKUSTARETOA

10, 9, 8... Try Again erakusketaren azken egunak

Felix Huberren Ops room lana(2005). Unreal2 makinan oinarritutako PCrako jokoa.Hiru hilabetez, simulazioa, biolentzia eta arriskuaren kontzeptuak izan ditugu aztergai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, Try again erakusketan. Ikuslea jokalari bihurtzen duen ezohiko erakusketa hau bisitatzeko azken eguna larunbata, irailak 27, da. Atzerako kontaketa hasi da.

Genozidio frankista Valentzian

El genocidio franquista en Valencia. Las fosas silenciadas del cementerio liburuaren azala Asteartean, hilak 14, 19:00etan, El genocidio franquista en Valencia. Las fosas silenciadas del cementerio liburu eta dokumentala aurkeztuko dituzte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.

GANBARA

Cormán Krisi kabinetea. Erakusketa birtuala

Erakusketa birtualaren irudia Irailaren 17tik, Cormán Krisi kabinetea ikus dezakegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Orain, lehen aldiz, bertara gerturatzerik ez dutenek ere bertan ikusgai dauden lanak ikusteko aukera izango dute http://kmk.gipuzkoakultura.net/corman helbidean dagoen erakusketa birtualean.

Minbizia eta bizi kalitatea

Minbizia eta bizi kalitateari buruzko jardunaldien egitarauaren azala Asteazkenean eta ostegunean, urriak 15 eta 16, Zientzia, Teknika, Kultura eta Gizarteari buruzko XII Jardunaldiak izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Aurten, Minbizia eta bizi kalitatearekin lotutako gaiak izango ditugu aztergai.

Koldo Mitxelena Elissalt Video KMK zuzenean
  • Disidencias otras
  • Gabriel Celaya
  • Sastre y Forest
  • Esther Ferrer
  • Jon Zabaleta
  • Miguel De Unamuno
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net