gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 15, astelehena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Badoaz piztiak | erakusketak | Piztien ondoren, antzara ate-joka »

M-etxeak 'zakarrontzia astindu du' dokumentazio gunea diseinatzeko
2009/11/10

dokumentazio guneaZakarrontzia astintzen. Hondakinak eta birziklatzea gaur egungo artean erakusketa izango dugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan urtarrilaren 23a arte. Erakusketaren oinarria hondakinak eta birziklapena dira eta oinarri horri helduta diseinatu du M-etxeak erakusketako dokumentazio gunea.

dokumentazio guneadokumentazio gunea

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren zoladura osatzen zuten egur kontratxapatuzko taulak, aurreko erakusketetan erabilitako egurrezko markoak, Donostiako Zinemaldian artistak desfilatzeko jartzen den alfonbra... Donostiako ekintza kulturaletan sortutako objektu eta hondakinak ugariak dira eta M-etxeak material hori dokumentazio aretoa diseinatzeko erabiltzea proposatu zuen.

Hala, zakarrontzia astindu eta dokumentazio gunerako altzariak eta dekorazioa aurkitu dituzte. Erakusketa amaitzean, elementu horiei hirugarren bizitza emango zaie. M-etxeak akuritzat erabiliko ditu etxebizitzaren erabileraren inguruan gerora egin daitekeen ikerketa batean.

M-etxea 2007 ezkero Donostiako arkitektura eskolarekin lotuta dagoen arkitekto eta ikasle taldea da. Etxebizitzaren erabilerari buruzko tailer gisa sortu zen eta kanpoko profesionalak gonbidatu zituen parte hartzera, hain zuzen ere, arkitektoak eta artistak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net