gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - erakusketak

« Piztien ondoren, antzara ate-joka | erakusketak | Bizitzaren antzara-jokoa erakusketa ikusteko azken egunak »

Bizitzaren Antzara-jokoa, Javier Minaren autobiografia Ganbaran
2009/11/25

Bizitzaren antzara-jokoaAzaroaren 25etik urtarrilaren 16a arte, Bizitzaren antzara-jokoa erakusketa izango dugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bizitzaren antzara-jokoa Javier Mina idazlearen autobiografia da. Erakusketa gaur, hilak 25, inauguratuko da 19:30ean.

Antzara-jokoa ardatz hartuta, Minak bere bizitza kontatzen du plano literariotik eta plano plastikotik.

Erakusketaren hainbat elementu

Nork bere burua deskribatzean, bizitzako plano bat edo beste aukeratzen du normalean, zaila baita bat baino gehiago erabiltzea. Kasu honetan, Minak bi plano aukeratu ditu. Dena dela, nahiz eta plano horiek batera jarri, ezin dugu gure bizitza osoa islatu; horregatik, Minak berak bildutako bilduma zatiak, apunteak, koadernoak, etsitako eskuizkribuak, nobelak, tramankulu ugari, saiakerak, artikuluak, komikiak, pinturak, argazkiak, marrazkiak eta 3Dko piezak erakusten dizkigu.

Fernando Golvano, erakusketaren katalogoko laguntzaileak, honela laburbildu du erakusketaren muina:

"Mina, Minaren arabera izan zitekeen erakusketaren izenburua. Bere oroitzapenetan eta bere bizitzako bidegurutzeetan ezagutu dituen gorabeheren zati handi bat eszenaratzen du. Esan daiteke erakusketa-eredu bat estreinatu duela".

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita

Taldeentzat bisita gidatuak

Noiz: Astelehenetik ostiralera

Kontaktua:

  • Helbide elektronikoa: kmk@komazk.com
  • Telefonoak:
    • 667 346 025
    • 943 112 757
 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net