gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 13, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Uztailean, Ricardo Ugarte Ganbaran | erakusketak | Hondatu gabe bizi »

Itsas-burni. Ricardo Ugarteren lan grafikoak, poesia bisualak eta eskulturak
2009/07/01

Itsas-burni-MarHamabi urtez Donostian erakusketarik egin gabe izan ondoren, hirira itzuliko da Ricardo Ugarte (Pasai San Pedro, 1942). KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran lehen aldiz izango ditugu bere lanak, Itsas-burni-Mar y Hierro erakusketan, uztailaren 1etik irailaren 5era.

Itsasoa eta burdina; bi elementu horiek erabateko presentzia izan dute betidanik artista honen lanean. Ezaugarri hori agerian geratuko da erakusketa honetako lanetan ere, burdinezko 12 eskultura txiki, 18 lan grafiko eta 12 serigrafietan.

Izan ere, Ugarte Pasai San Pedron jaio zen, itsasoa eta portua ezaugarri dituen herri batean. Portuko egitura handiek eragin nabaria izan dute bere lanean, bai materialei dagokionez (burdina), baita imaginario plastikoari erreparatuz gero ere. Garabi, itsasontzi, mutiloi, aingura eta portuko unibertsoari lotutako gauza oro izan da bere eskultura-multzo eta serie grafiko askoren iturburu.

Ibilbide estetikoa

Itsas-burni-Mar

Aipaturiko elementuez gain, beira-arasa luze bat aurkituko dugu erakusketan. Bertan, erakusketaren osagarri, artistaren ibilbide estetikoren mugarri nagusiak daude ikusgai. Bertan bildutako katalogo, argazki, maketa eta eskultura txikiek egoera intimo batean kokatuko dute ikuslea: obra, biluzik, bilakaera etengabean dabilen sorkuntza unibertso baten zati gisa aurkituko du; horrekin batera, eskultura publiko batzuen muntaketaren memoria eta arte ibilbide horretan artistak topatutako lagun eta adiskideen oroitzapena azalduko da.

Espresio artistikoaren forma berriak bilatzen ditu Ugarteren eskulturak. Obra publikoaren bidez, parke eta lorategietako naturarekin integratzen saiatzen da; hala, bere obrak etengabeko elkarrizketa mantentzen du Naturarekin, denboraren errealitate espiritual gizatiarrago berri bat sortzen duten sakoneko planteamendu poetikoetatik abiatuz.

Honekin guztiarekin, Ugarteren ibilbide artistikoan eman den bilakaera ikusten da. Hasieran eskultura-lengoaiaren berezko elementuak aztertzen hasi bazen ere (bereziki espazioari dagokiona), pixkanaka, bere ibilbidean zehar agertzen den imaginarioa nagusitzen hasi zen, modu subjektiboan landuz. Bi esparru hauek, objektiboa eta subjektiboa, ibilbidean zehar uztartu eta bere lanetan islatzen dira; artistaren bi ikuspuntuak agertzen dira, Itsas Burniren funtsa.

Itsas-burni

  • Uztailaren 1tik irailaren 5era KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran
  • Ordutegia:
    • Asteartetik larunbatera 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era
    • Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita
 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net