gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko uztailaren 31, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Hondatu gabe bizi | erakusketak | Abangoardia eta utopia Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan »

Ganbarako portu jendetsua
2009/07/08

Jendea Ganbarako erakusketan Portu jendetsua. Horixe zirudien KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbarak Ricardo Ugarteren Itsas-burni erakusketaren inaugurazio egunean. Izan ere, lehen egunetik jende ugari gerturatu zen artista pasaitarraren lan grafikoak, poesia bisualak eta eskulturak ikustera.

Ugarte Pasai San Pedron jaio zen, itsasoa eta portua ezaugarri dituen herri batean. Ondorioz, portuko egitura handiek eragin nabaria izan dute bere lanean, bai materialei dagokionez (burdina), baita imaginario plastikoari erreparatuz gero ere. Itsasoa eta burdinak erabateko presentzia izan dute betidanik artista honen lanean; eta hala dute egunotan Ganbaran ikus ditzakegun lanetan ere.

Aurpegi ezagunak ere ikusi genituen KOLDO MITXELENA Kulturuneko "portu" berezi honen inaugurazioan. Bertan izan ziren, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatu Maria Jesus Aranburu, Ugarteren emazte Julia Otxoa poeta eta Ainhoa Arteta soprano tolosarra.

Jendea ganbarako erakusketan Ricardo Ugarte eta Maria Jesus Aranburu Julia Otxoa eta Ainhoa Arteta Ricardo Ugarte Koldo Mitxelena Kulturuneko sarreran

Argazkiak: Gorka Agirre Martínez- GAM

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net