gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa ikusteko azken egunak | erakusketak | Uztailean, Ricardo Ugarte Ganbaran »

Agur esango diegu Ganbarako txoritxoei
2009/06/11

TxoritxoakApirilaren 29tik, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran bizi izan dira Elena Odriozolaren Txoritxoak. Baina larunbatean, ekainak 13, hegaldi luze bati ekin eta agur esango digute.

50 txori inguru bizi dira bertan, zuhaitz baten adarretan.16 mota, izen eta bizitza ezberdineko 50 bat txori, bakoitza bere ezaugarri, kolore eta istorioarekin: Tuntuntxori norvegiarra, Barretxoria, Etxebeste txoria, edota Txio XIII.a, besteak beste. Txoritxoak instalazioarekin paper gaineko marrazkitik, hiru dimentsiotako ilustraziorako pausoa eman du Odriozolak.

Koloretako lagun txiki hauek ezagutu nahi badituzue, gerturatu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbarara. Ekainaren 13a arte izango dituzue zain, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Nora joango ote dira gero?

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net