
gipuzkoakultura - erakusketak
« Elena Odriozolaren txoritxoek Ganbara beteko dute | erakusketak | Agur esango diegu Ganbarako txoritxoei »
Maiatzaren amaierarekin batera, agur esango diogu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan ikusgai dagoen Artista Berrien erakusketari. Oraindik ikusi ez baduzue, larunbata, hilak 30 duzue azken eguna.
35 urtetik beherako 40 artista gaztek parte hartu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatzen duten Gipuzkoako Artista Berrien XLII. Lehiaketan. Guztira, 86 lan aurkeztu zituzten eta epaimahaiak horietako 18 aukeratu zituen erakusketarako. Apirilaren 21ean lehiaketako sariak banatu eta erakusketa inauguratu zuten.
Ekainaren 30a arte duzue erakusketa bisitatzeko aukera. Oraindik egon ez bazarete, ondoko bideoan duzue bertan aurkituko duzuenaren aurrerapen bat: