
gipuzkoakultura - erakusketak
« Artista Berrien XLIII Lehiaketaren emaitza ate-joka | erakusketak | Elena Odriozolaren txoritxoek Ganbara beteko dute »
Juan Aizpitarte, Hemen Bai bideo eta soinuarengatik, eta Daniel Mera, Leap Into Space / Salto al vacío bideoarengatik, dira Artista Berrien XLIII Lehiaketaren irabazleak. Akzesita Sandra Cuestak eta Larraitz Torresek osatzen duten Colombina's artista taldearentzat izan da, La representación bideoarengatik.
Aurten, 35 urtetik beherako 40 artista gaztek parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak bi urtean behin antolatzen duten Gipuzkoako Artista Berrien XLII. Lehiaketan. Guztira, 86 lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak horietako 18 aukeratu zituen maiatzaren 30a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan ikusgai egongo den erakusketarako.
Ondoko artisten lanak izango dira ikusgai: Urtzi Ibarguen, Ainize Sarasola, Jon Uriarte de Luxan, Eñaut Agirre, Willy Monfort, Ane Meoki, Daniel Mera, Izaskun Alvarez Gainza, Colombina’s (Sandra Cuesta eta Larraitz Torres), Allende Arnaiz eta Alvaro Ledesma, Juan Aizpitarte, Oier Etxeberria, Gorka Sorozabal eta Antonio Macarro.
Asteartean, hilak 21, 20:00etan inauguratu zuten erakusketa. Bertan jakinarazi zituzten lehiaketako irabazleak. Juan Aizpitartek eta Daniel Merak 7.500 eurona jasoko dute. Colombina’s artista taldeak 3.000 euro jasoko ditu.
1920ko hamarkadatik
Artista gazteek egindako sorkuntzen garrantzia eta artistok obra hauek aurkezteko dituzten aukera urriak kontutan hartuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak, ikus arteetako Artista Berrien Lehiaketa burutzen dute bi urtetik behin.Izan ere, lehiaketa hau bi urteko da gaur egun, bere historia luzean, urtero egin den boladak ere bizi izan dituen arren. Lehiaketaren helburua,gipuzkoar artista gazteen sorkuntzari pizgarriak eta aitortza ematea da, era berean berauen obrarentzat hedapen publiko baterako bidea irekiz.
Hogeiko hamarkadan lehiaketa sortu zenetik, euskal arte garaikidearen alderdi aipagarrienetako batzuen paradigma eta iturri izan da.Hasieratik, Gipuzkoako artistak sustatzeko plataforma izan da eta gizartearekin batera aldatzen joan da, gure lurraldeko kultura behatoki bilakatuz. Urruti gelditu dira, lehiaketako protagonista, pintura eta eskultura zireneko garaiak.
Artista Berrien XLIII Lehiaketa