
gipuzkoakultura - erakusketak
Urtarrilaren 27tik Aitor Ortiz artistaren lanik berrienak ditugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, areto honetarako bereziki prestatutako GAP >Espazio sorra erakusketan. Oraindik ikusi ez badituzue, larunbatera arte duze aukera, martxoaren 28a baita erakusketaren azken eguna.
Aitor Ortizen esanetan, eremu berezi, balioanitza eta era askotakoa da KOLDO MITXELENA Kulturunea. Argazkien eta erakustokiaren arteko elkarrizketak garrantzi handia du artistarentzat eta eremu honek ibilbide interesgarriak ditu zentzu honetan.
Bere lanak arkitektura munduarekin izan du beti lotura, benetakoaren irudikapena izan ordez, espazioari eta eraikitze proiektuari buruzko hausnarketarako lan-eremua baita. Erakustaretorako prestatutako proiektuan aurretik garatutako lan bide beretik jarraitu du, arkitekturari eta espazioaren ikerketari lotuta.
Azken urteotan Rekalde aretoan (2002) eta Artiumen (2006) erakutsitako argazkien inguruan egin duen ikerketaren emaitza dugu oraingo proiektua, guztiz berria. Izan ere, Destructuras, Modular.mod, Modular.rec, Muros de luz, Cajas de luz, lan horiek guztiek argazki-dekonstrukzioa hartzen dute ardatz plano desberdinetatik, argazkiaren aurkezpen espazialaren moldeak zalantzan jarriz.
Martxoaren 28a arte duzue bertatik bertara ikusteko aukera, 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30era, Erakustaretoan.
Eta apirilaren amaieran, artista berriek hartuko dute lekukoa.