gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 15, astelehena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Iturralde eta beste bidaiak | erakusketak | Espazio sorraren azken egunak »

Bisitaldi gidatua Aitor Ortizekin
2009/02/26

Amorfosis Ostegunean, matxoak 5, 19:00etan, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakusketaretoan bisitaldi gidatu berezi bat egingo dugu Aitor Ortiz artistaren GAP >Espazio sorra erakusketara.

MillauArtistak berak emango dizkigu erakusketari buruzko azalpenak eta parte hartzeko gonbidapena irekia da. Aukera paragabea, beraz, artistak berak lagunduta bere lanak bertatik bertara ezagutzeko.

31 argazkik osatzen dute erakusketa. Aitor Ortizen lanak arkitektura munduarekin izan du beti lotura, benetakoaren irudikapena izan ordez, espazioari eta eraikitze proiektuari buruzko hausnarketarako lan-eremua baita. Erakustaretorako prestatutako proiektuan aurretik garatutako lan bide beretik jarraitu du, beti ere arkitekturari eta espazioaren ikerketari lotuta.

Azken urteotan Rekalde aretoan (2002) eta Artiumen (2006) erakutsitako argazkien inguruan egin duen ikerketaren emaitza dugu oraingo proiektua, guztiz berria. Izan ere, Destructuras, Modular.mod, Modular.rec, Muros de luz, Cajas de luz, lan horiek guztiek argazki-dekonstrukzioa hartzen dute ardatz plano desberdinetatik, argazkiaren aurkezpen espazialaren moldeak zalantzan jarriz.

Baina artistak berak azalduko digu guztia, ostegunean, 19:00ean.

Bertan ikusiko dugu elkar.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net