
gipuzkoakultura - erakusketak
« Bitertakaria Museoa da erakusketaren azken egunak | erakusketak | Bitartekaria Museoa da, 2008ko onenen artean »
Urtarrilaren 3an agur esan genion KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan izandako Bitartekaria Museoa da erakusketari. Orain, hurrengoa atontzen hasteko unea heldu da, Aitor Ortiz (Bilbo, 1971) argazkilariarena, hain zuzen.
Ospe handiko argazkilari profesionala da Aitor Ortiz. Banakako eta taldeko hainbat erakusketatan parte hartu du, Guggenheim eta Artium museoetan eta KOLDO MITXELENA Kulturunean -Margazkiak 2002an, eta Gure Artea 2006- besteak beste. Europa, Asia eta Ameriketako arte galeria garrantzitsu asko izan dira bere lanen lekuko eta hainbat sari eskuratu ditu; besteak beste, ABC argazkilaritza saria, Alejandriako Biurtekoko ohorezko sari handia, Villa de Madrid argazkilaritza saria eta Imagínate Euskadi Saria. 2003an Europäischer Architekturfotografie-Preis lehiaketako finalista izan zen.
Azken hamar urteak argazkiaren espazio-irudikapenerako moduak zalantzan jartzen zituen dekonstrukzio lan bati eskaini ondoren, zeharo hiru dimentsiokoak diren objektuak aukeratu ditu oraingoan. Oraingoak, beraz, ez dira espazioari buruzko argazkiak, baizik eta espazioko argazkiak; ez eraikuntzari buruzko argazkiak, bai ordea argazki-eraikuntzak.
Urtarrilaren 27tik aurrera Erakustaretoan ikusgai izango ditugun argazki-eraikuntzak, hain zuzen.