gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« XIX. mendeko aisia aurkitzeko azken egunak | erakusketak | Iturralde eta beste bidaiak »

GAP >Espazio sorra
2009/01/26

Aitor Ortiz lan baten aurrean Urtarrilaren 27tik martxoaren 28ra, Aitor Ortiz artistaren lanik berrienak izango ditugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, areto honetarako bereziki prestatutako GAP >Espazio sorra erakusketan.

Millau izeneko lana 31 argazkik osatzen dute erakusketa. Aitor Otizen lanak arkitektura munduarekin izan du beti lotura, benetakoaren irudikapena izan ordez, espazioari eta eraikitze proiektuari buruzko hausnarketarako lan-eremua baita. Erakustaretorako prestatutako proiektuan aurretik garatutako lan bide beretik jarraitu du, beti ere arkitekturari eta espazioaren ikerketari lotuta.

Azken urteotan Rekalde aretoan (2002) eta Artiumen (2006) erakutsitako argazkien inguruan egin duen ikerketaren emaitza dugu oraingo proiektua, guztiz berria. Izan ere, Destructuras, Modular.mod, Modular.rec, Muros de luz, Cajas de luz, lan horiek guztiek argazki-dekonstrukzioa hartzen dute ardatz plano desberdinetatik, argazkiaren aurkezpen espazialaren moldeak zalantzan jarriz.

Aurretik ere izan da Aitor Ortizen lana KOLDO MITXELENA Kulturunean ikusgai. Lehen aldiz 2002. urtean izan zen, Pintura de cámara erakusketa kolektiboan. Orain, aldiz, bakarka dakar bere lana. Artistaren esanetan, eremu berezi, balioanitza eta era askotakoa da KOLDO MITXELENA Kulturunea. Argazkien eta erakustokiaren arteko elkarrizketak garrantzi handia du artistarentzat eta eremu honek ibilbide interesgarriak ditu zentzu honetan.

Amorfosis izeneko lana Ibilbidea
Ospe handiko artista da Aitor Ortiz. Gaztea bada ere, sari eta erakusketa zerrenda zabala du.

Sariei dagokienez, aipatzekoak dira 2006. urtean lortu zuen Ciudad de Palma Arte Plastikoen saria eta argazkigintzako 2002ko ABC saria, besteak beste.

Erakusketei dagokienez, hainbat herrialdetan erakutsi ditu bere argazkiak. Iaz, Oslo eta Estokolmon izandako A new view of Spanish Photography and Videoart erakusketa kolektiboan eta Palermoko Palazzo Sant’Elian izandako Arte Español 1957-2007 erakusketan parte hartu zuen. Bakarka Bartzelonako Senda galerianerakutsi zuen bere lana.

GAP >Espazio sorra
Urtarrilaren 27tik martxoaren 28ra KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan
Inaugurazioa: asteartea, urtarrilak 27, 20:00etan
Erakusketaren ordutegia:
-Asteartetik larunbatera 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30era
(Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net