gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Krisi kabinetea Ganbaran | erakusketak | 10, 9, 8... Try Again erakusketaren azken egunak »

Cormán Krisi kabinetea. Erakusketa birtuala
2008/09/18

Erakusketa birtualaren irudia Irailaren 17tik, Cormán Krisi kabinetea ikus dezakegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Orain, lehen aldiz, bertara gerturatzerik ez dutenek ere bertan ikusgai dauden lanak ikusteko aukera izango dute http://kmk.gipuzkoakultura.net/corman helbidean dagoen erakusketa birtualean.

Cormán Krisi kabinetea pintura erakusketa da funtsean, argazki eta collage batzuk ere badituen arren. Guztira, Jesus Maria Cormanek (Donostia, 1966) 34 koadro, 15 argazki eta 11 collage egin ditu espresuki erakusketa honetarako. Hauen bidez, obra bat egitean artistak bizi duen gatazka aurkezten digu Cormanek.

Lehen aldiz, Ganbaran ikusgai dauden lanak etxetik ere ikusteko aukera dugu, http://kmk.gipuzkoakultura.net/corman/ helbidera jo eta teklatuarekin nabigatuz:

-Aurrera egiteko: W tekla edo Gora gezia sakatu
-Atzera egiteko: S tekla edo Behera gezia sakatu
-Eskuinera egiteko: D tekla edo Eskuin gezia sakatu
-Ezkerrera egiteko: A tekla edo Ezker gezia sakatu
-Zenbait koadrotara hurbiltzeko (zoom egiteko): Z tekla sakatu
-Koadrotik urruntzeko (zoom out): X tekla sakatu

Jesus Maria Corman

Jesus Maria Corman artista eta poeta Donostian jaio zen (1966). 1984 eta 1986 artean, Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta laster hasi zen margolaritzan. Gaztetatik saritu dute bere lana, bai pinturan eta baita poesia eta narratiban ere. Pop rock musikari egindako ekarpena ere nabarmena izan da, musikari askoren letrak idatzi baititu. Mikel Erentxunentzat, esaterako, ehunka abesti idatzi ditu.

Pintore gisa, sari ugari jaso ditu; bakarkako hogeita hamar erakusketa inguru, eta beste hainbeste kolektibo egin ditu Europako eta Ameriketako museo, feria eta galerietan.

Idazle gisa ere errekonozimendu ugari jaso ditu: Pasaia Hiria poesia saria (1985 eta 2002) eta Iparragirre Saria (2004), esate baterako. Bere olerkiak Felix Marañak eta Felipe Juaristik atondu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako Euskalduna eta gaztea, poesia eta etorkizuna antologian jasota daude.

Lau poesia liburu argitaratu ditu: Poemas de octubre (Pasaia Hiria poesia saria, 1985), Dioses de cardenillo (Pasaia Hiria poesia saria, 2002), Unidad del dolor (Iparragirre poesia saria, 2004) eta El Caníbal (León Felipe nazioarteko poesia saria, 2007).

Narratiba ere landu du, Dama del abanico rosado y otras damas, Judas, La diadema líquida eta Bye bye Manchester liburuetan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net