gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa | erakusketak | Labirintoan sartzeko azken egunak »

Kontrajokoak, bideojokoari buruzko lantegia
2008/08/13

Kontrajokoak lantegiari buruzko esku-orriaren azala. Bideojoko bateko pertsonaia inguru birtual batean Ekainaren 26tik simulazioa, biolentzia eta arriskuaren kontzeptuak ditugu aztergai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, Try again erakusketan. Gai honetan gehiago sakontzeko, irailaren 8tik 12ra bideojokoari buruzko workshopa egingo da Artelekun: Kontrajokoak.

Try Again proiektuan parte hartu duten zenbait kritikari, artista eta performer izango dira Kontrajokoak lantegian irakasle: Mckenzie Wark, Yan Duyvendak, Iñaki Gracenea, Molleindustria eta Tobias Bernstrup. Zuzendaria Juan Antonio Álvarez Reyes da; erakusketaren komisarioa, hain zuzen.

Bideo-jokoaren nazioarteko goraldia izan da lantegi hau antolatzeko arrazoia. Izan ere, bideo-jokoak nabarmen ari dira gorantz, bai aisialdirako industria gisa – ekonomikoki zinemaren eta musikaren industriak batera adina metatu du jada-, bai egungo arte adierazpen berrien artean ere. Zalantzarik gabe, gazteen artean arrakasta itzela duen aisialdirako aukera honek helarazten duen mundu ikuskera aztertzea beharrezkoa da. Era berean, gure ikusizko kulturari dagokionez, bere eremuaz harago iristen diren irudi ahaltsuak eskaintzen ditu eta hauek ikusizko beste eremuetan eragina izatera iritsiko dira; zineman, publizitatean edo ikusizko gainerako arteetan, esate baterako. Bideojokoen arloa lantzen duten artistek jarrera kritiko nabarmena dute abiapuntutzat, bai gizarte-testuinguru eta baldintzapen politikoekiko, bai bitarteko horrekiko berarekiko.

Lantegian parte hartzeko, izena emateko izen-emate orria, curriculuma eta parte hartzeko arrazoiak azaltzen dituen gutun bat bidali beharko dira Artelekura, abuztuaren 25a baino lehen.

Bestalde, Try again erakusketa irailaren 27ra arte izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan. Bertan, ikusleak jokalari bihurtzen dira, ekintza ezinbestekoa duten zenbait lan baliatuta. Era berean, bideojokoetako jokalariak, une batez bada ere, bere ekintzen eta horiek dituzten ondorioen ikusle bihurtzen dira.

Try Again

-Irailaren 27ra arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan.
-Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
(Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita)

Kontrajokoak
Artistek eraldatutako bideo-jokoen praktika eta teoria kritikoa
Molleindustriaren Faith Fight jokoa

-Irailaren 8tik 12ra Artelekun
-Zuzendaria: Juan Antonio Álvarez Reyes
-Irakasle-hizlariak: Mckenzie Wark, Yan Duyvendak, Iñaki Gracenea, Molleindustria eta Tobias Bernstrup
-Parte-hartzaile kopurua: gehienez 15
-Izen emateko epea: abuztuaren 25a baino lehen
-Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net