gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Bideojokoak arte bihurtzen direnean | erakusketak | Try Again erakusketa »

Kemen isuriaren azken egunak
2008/06/09

Kontainer itxurako pieza, azpitik argiztatuta Apirilaren 23an Alvaro Matxinbarrenaren Kemen isuria erakusketa inauguratu genuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan. Hainbat urte barne hartzen dituen erakusketa hau bisitatzeko azken eguna ekainaren 14a, larunbata, izango da.

Alvaro Matxinbarrenaren erakusketa honetan proposatzen zaigun espazioa inbaditu beharreko eta ezkutatu beharreko espazio moduan aurkezten da. Normalean lanez betetzen dena tapatu egiten du kontainer bat gogora dakarren pieza gogor misteriotsu batek. Urte guzti hauetako kontainerra pieza igerikari, ia itsu, denboraz eta odolez betetako pieza bihurtuta.

Erakusketari buruzko proiekzioko irudi bat Erakusketaren osagarri, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Atarian, Ganbarako pieza gogorarazten duen kabina batean sartzeko aukera dugu. Bertan, hain zuzen, Alvaro Matxinbarrenaren lanen irudi eta azalpenak biltzen dituen proiekzioa dago, Ganbarako kontainerrak bildutako urteen proiekzioa.

Esan bezala, larunbatean agur esango diogu urte guzti hauetako kontainerrari. Oraindik ez baduzue Ganbarako erakusketa ikusi, hilaren 14a arte duzue aukera, asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Ondoren, erakusketaren katalogoan iraungo du urte hauen aztarnak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net