gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Arrastoa ikusteko azken egunak | erakusketak | Kemen isuria »

Try Again
2008/04/11

Erakusketako joko baten irudiaKOLDO MITXELENA Kulturunearen webguneko Erakustaretoa laster atalean ikus dezakegun bezala, Behar gorria Primavera azul erakusketaren ondoren, bideojokoek hartuko dute aretoa, Try Again erakusketaren harira.

Orain, erakusketa Madrilgo La Casa Encendida arte aretoan dago; apirilaren 10ean inauguratu zen eta ekainera arte egongo da bertan. Ezohiko erakusketa da, ikuslea jokalari bihurtzen baitu. Simulazioa, biolentzia eta arriskuaren kontzeptuak aztertzeko bideo-jokoa erabiltzen duten 30 artista ingururen lanak (instalazioak, monokanal bideoak eta bideo-joko elkarreragileak) biltzen ditu.

Ikusleek ia instalazio gehienetan jokatu dezakete; hala, ikusle zirenak erakusketaren zati bihurtzen dira. Izan ere, erakusketaren komisario Juan Antonio Álvarez Reyesek helburu jakin batekin diseinatu du Try Again: ikuslea bideo-jokoan duen rolari buruz hausnartzera eta biolentziari aurre ematera bultzatzea.

Suicide jokoan, esaterako, pertsonaia batek behin eta berriz hiltzen du bere burua, jokalariaren traskestasunak bultzatuta. Eta Quake III entzutetsua oinarri hartuta moldatutako Q4U jokoan ikusle/jokalariak jokoaren egilearengandik ihesi edo haren atzetik ibiltzeko aukera du.

Erakargarria, ezta? Bada ekainaren 26tik aurrera, KOLDO MITXELENA Kulturunean izango dugu ikusi, jokatu, ihesi zein segika ibili eta beste hamaika kontutarako aukera.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net