
gipuzkoakultura - erakusketak
Otsailaren 20an, asteazkena, 19:30ean Ikuspegiaren arrastoa erakusketa inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan, Gonzalo Sánchez arte-galeristaren omenez.
Gonzalo Sánchezek Galería Dieciséis arte-galeria sortu zuen 1983an eta hil arte kudeatu zuen. 2007ko udaran hil zen, ustekabean, gaixotasun azkar batek eramanda. Galeriaren bitartez artista gazte edo hasi berri asko bultzatu zituen, eta orain artista horiek eta bere lagunek omenaldi bat antolatu nahi izan diote-diogu (kontutan hartu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiko arte aholkulari izan zela Arteleku irekitzekoa zen garaietan).
Erakusketak 30 artistaren lanak biltzen ditu (lau eskultura eta 26 pintura): Alfredo Álvarez Plágaro, Lorena Amorós, José Ramón Anda, Juan José Aquerreta, Amable Árias, Alfonso Ascunce, Isabel Baquedano, Marta Cárdenas, Calo Carratalá, José Miguel Corral, Eduardo Chillida, Eduardo Chillida Belzunce, Cosme Churruca, Adrián Ferreño, Clara Gangutia, Jorge Garcia, Elena Goñi, Jesús Ibáñez, Jesús Mari Lazcano, José Llanos, Andrés Nágel, Javier Pagola, David Rodríguez Caballero, Juan Carlos Savater, Rafael Satrústegui, Pedro Txillida, Javier Valverde, Rosa Valverde, Eduardo Vega de Seoane eta Ramón Zuriarrain.
Ikuspegiaren arrastoa.
Gonzalo Sánchez - GALERÍA DIECISÉIS
Data: 2008ko otsailaren 20tik apirilaren 5era.
Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoa.
Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
-Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.
Bisita gidatuak:
kmk@komazk.com
667 346 025 – 943 112 756