gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Ikuspegiaren arrastoa | erakusketak | Manu Muniategiandikoetxea »

Erakusketaren atzean
2008/02/28

Hiru pertsona erakusketa muntatzen Manu Muniategiandikoetxearen (Bergara, 1966) erakusketa bat inauguratuko da datorren astean KOLDO MITXELENA Kulturunean. Gaia eskolako ikasle talde batek bertatik bertara ikusi berri du nola prestatzen dugun erakusketa, artistak berak lagunduta gainera.

Normalean, erakusketa bat ikusten dugunean, ez zaigu atzetik dagoen lana burura etortzen. Ikusi eta gozatu egiten dugu, besterik gabe. Baina dena behar bezala egoteko detaile guztiak prestatu behar dira aurretik. Gaia diseinu eskola KOLDO MITXELENA Kulturunearekin harremanetan jarri zen, erakusketa baten muntaketa lanak ikusi eta ikasleek aretoak eta piezak nola prestatzen diren ikasteko.Erakusketan egongo diren zenbait pieza

Ikasle talde bat ErakustaretoanEsan eta egin. Ostegun goizean Gaiako ikasleak Erakustaretoan izan ziren, Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa nola prestatzen dugun ikusten. Gainera, bisitaren helbururako ezin erakusketa egokiagoa da Erakustaretoan prestatzen ari garen hau. Izan ere, espazio horretarako berariazko proiektu bat aurkezteko gonbidapenari erantzunez sortu eta prestatu zuen Manu Muniategiandikoetxeak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net