gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Argazkia leiho bat da | erakusketak | Eraiki, bete, hustu. Azken egunak »

Biluzien azken egunak
2008/01/30

Erakusketaren kartela Abenduaren 12an hasi zen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan Miguel Ángel Álvarezen Biluzik erakusketa. Oraindik ikusi ez baduzue, larunbata, otsailak 2, duzue horretarako azken eguna.

Miguel Ángel Álvarez Tolosan jaio zen 1927an. Prestakuntza 1940. urtean hasi zuen, Donostiako Ascensio Martiarena margolariaren akademian. Geroago, 1946. urtean, Parisera joan zen eta marrazki eta pintura ikastaroak egin zituen La Grande Chaumière akademian.

Hainbat urtetean biluzia marrazketaren teknika menderatzeko tresna gisa landu zuen. 70eko urteetan etengabe landu zuen jarduera hori eta genero garrantzitsua izatera iritsi zen bere pintura-ekoizpenaren barruan. Ekoizpen horren zati handi bat ikusteko aukera duzue larunbatean bukatuko den Biluzik erakusketan.

Artista honentzat ekintza artistikotzat jotzen den margotze lana gorabehera eta sentsazioz betetako unea da eta une horrekin obrak inguratzen dituenean bere espresibitate guztia ematen die. Ildo horretatik doaz bere biluziak ere. Biluzi bakoitza momentuko interesen barruan dago eta artistaren emozioa ikus daiteke giza irudiarekin zuzenean aurrez aurre jartzen denean.

Biluzik
Data: Otsailaren 2a arte.
Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoa.
Ordutegia: Asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00ra eta 16:00tik-20:30era. Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net