gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Biluzik | erakusketak | Biluzien azken egunak »

Argazkia leiho bat da
2008/01/18

Ardoaren hiria Ostegunean, hilak 24, Eraiki, Bete, Hustu. Espazioaren erabilerak erakusketa bertan parte hartzen duen argazkilari batekin bisitatzeko aukera izango dugu. Adrian Tyler (Londres, 1963) argazkilaria erakusketara etorriko da eta Argazkia leiho bat da. Proiektu pertsonal baten garapena solasaldia eskainiko du. Hitzordua, 19:00etan, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan.

Erakusketak espazioaren zikloa du ardatz: espazioaren sorrera eta pertzeptzioa, erabilera eta, azkenik, hondamena; azken honek, bolumena libre uzten du, berriz ere eraikuntza berri batekin betetzeko. Fase bakoitzak atal bat dauka erakusketan.

Gehryren hotela eraikitze prozesuan Lehenengo atala Eraiki izenekoa da; bertan daude, hain zuzen ere, Tylerren argazkiak. Eltziegon Frank Gehryk Marqués de Riscal upeltegiarentzat diseinatutako hotelaren eraikuntza prozesuan egindako argazkiak dira. Tylerrek hainbat argazki atera zituen ikuspuntu beretik, lanen prozesua erakusteko. Hala, bete gabeko espazio ireki batetik arkitekturak mugatutako baterako aldaketa argi ikusten da.

Izan ere, paisaia naturalaren eta gizakien eraikuntzaren harremana da Tylerren lanaren ardatza. Road, Room, House eta Building (azken honetakoak dira erakusketako argazkiak) argazki-sail kontzeptualen bidez, berehala lortu du artista aintzatespena. Gaur egun zentral nuklearrei buruzko argazki-sail bat prestatzen ari da.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net