
gipuzkoakultura - erakusketak
« Artista Berriak: Ion Arregi, Beatriz Churruca eta Lehior Bilbao, irabazle | erakusketak | Batekmila erakusketaren azken egunak »
Azaroaren 10a da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan dagoen Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa ikusteko azken eguna.
Erakusketak Gipuzkoako Artista Berrien XLII Lehiaketan aukeratutako 15 lan biltzen ditu. Guztira, 172 lan (amaitutako 158 lan eta 14 proiektu) aurkeztu zituzten aurtengo lehiaketara. Horietatik, epaimahaiak amaitutako 11 lan eta lau proiektu aukeratu zituen erakusketarako. Azaroaren 9an, lehiaketako sariak banatu eta erakusketa inauguratu zuten.
Ikusi ez baduzue larunbatean, hilak 10, duzue azken eguna. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era zabalik dago.