gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Berri-berriak | erakusketak | Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa ikusteko azken egunak »

Artista Berriak: Ion Arregi, Beatriz Churruca eta Lehior Bilbao, irabazle
2007/10/10

+SOMA instalazioa Aurten, 35 urtetik beherako 59 artista gaztek parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak bi urtean behin antolatzen duten Gipuzkoako Artista Berrien XLII. Lehiaketan. Guztira, 172 lan aurkeztu dituzte (amaitutako 158 lan eta 14 proiektu). Asteartean, hilak 9, lehiaketako sariak banatu zituzten.

Ion Arregiren DVDaren irudi bat Obra amaituentzako saria (7.500 euro bakoitzak) Ion Arregik eta Beatriz Churrukak eskuratu dute eta proiektuentzako saria (3.000 euro) Lehior Bilbaok.

Lehior Bilbaoren proiektuaIon Arregik izenbururik gabeko DVDarekin lortu du saria. Beatriz Churrukak +SOMA izeneko instalazioarekin; instalazio hau arropa eta plastikozko piezaz osatuta dago. Azkenik, Lehior Bilbaoren Reconstrucción de un icono protector llamado casa proiektuak etxearen ikonoa hartzen du abiapuntutzat, pieza eta hartzailea harremanetan jartzen dituen lana sortzeko.

Sari banaketarekin batera, lehiaketan aukeratutako 15 lanak (4 proiektu eta amaitutako 11 lan) biltzen dituen erakusketa zabaldu da. Aukeratutako lan hauek azaroaren 10a arte izango duzue ikusgai Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan. (Asteartetik larunbatera,10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net