
gipuzkoakultura - erakusketak
« Batekmila-Euskal Munduak | erakusketak | Artista Berriak: Ion Arregi, Beatriz Churruca eta Lehior Bilbao, irabazle »
Badator, berriz ere, Artista Berrien Erakusketa eta betiko jakin-minak hartzen gaitu. Zeintzuk izango dira aukeratuak? Eta sarituak? Kutxa Fundazioarekin elkarlanean antolatutako Artista Berrien Lehiaketaren emaitza urriaren 9tik azaroaren 10era izango duzue ikusgai, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan.
Itxaso Mendiluzek bertan ikusi dezakeguna azaldu du erakusketa aurkezteko idatzitako testuan:
"Artista berrien lehiaketan era guztietako artistek eta obrek egiten dute bat espazio edo gertakari berean. Lehiaketara aurkeztu diren lanak oinarritzat harturik egindako aukeraketa bat da. Gertakari deitu diot, hemen ikusgai jarri duguna ez baita aukeratutako lanik onenen bilduma bakarrik, gertakari baten emaitza zuzena baizik. Hori da alde batetik, erakusketan erakutsi nahi dena, obrak berak eta, era berean, egileak ere ordezkatzen dituzten obra sorta. Horretarako, obra guztiak esanahi eta forma aldetik simetrikoak diren bi espaziotan jarri dira, banan banako elkarrizketa esanahi orokorraren arabera zabaltzeko. Ez baitago lehiaketa bat egiterik forman eta/edo espazioan simetria izaten saiatuta ez bada".