gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Bizitza pintatua | erakusketak | Soinu dimentsioa »

Bizitza pintatua
2007/07/10

inauguracioneus.jpg KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran Aurora Bengoetxearen margolanak izango dira ikusgai aurtengo udan. Uztailaren 11tik irailaren 1 arte egongo da zabalik Una vida pintada / Bizitza pintatua, Aurora Bengoetxea 1943-1991 erakusketa, margolariaren lan zabal eta iradokitzailea biltzen duena.

Hogeita hamar lan inguru izango dira. Horien bitartez, bisitariak Bengoetxearen margolanek denborarekin izan duten bilakaera ulertzeko aukera izango du. Bere lanei dagokienez, aipatzekoa da espazioa eta denbora ikuspegi aske eta desberdinarekin erabiltzen dituela (Aurorak denbora margotzen du). Horrez gain, margolanak bizipenez, gizatasunez eta gizarte gaiez betetzen ditu.

Erakusketa osatzeko, artistaren margolanak biltzen dituen katalogoa argitaratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta familiak elkarlanean. Azken honek, Elena ahizpa buru dela, hartu ditu bere gain gastu guztiak, eta ahaleginak egiten ari da Auroraren esentziak bizirik iraun dezan eta sorkuntzari eskainitako bizia oroit dadin.

Maya Agirianok eta Carmen Monrealek egin dute Aurora Bengoetxearen lana bilatu eta katalogatzeko lan eskerga, eta horrela lortu dute jendaurrean hura oroitzeko omenaldi hau egitea, omenaldi ezbairik gabe merezia, lan handia egin zuen artistari eskainia.

____________________________________

Bizitza pintatua
Aurora Bengoechea
Asteartetik larunbatera: 10:30 - 14:00 / 16:00 – 20:30
Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.
Taldeentzat bisita gidatuak astelehenetik ostiralera.
943-456000
Ganbara. KOLDO MITXELENA Kulturunea.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net