gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Amondarain, beste kopiarena | erakusketak | Cerrajera, 101 urte »

Amondarain, prentsan
2007/04/23

José Ramón Amondarainek KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan inauguratu berri duen Sin fin.Islaren isla erakusketak izan du oihartzunik, dagoeneko, gure inguruneko prentsan.

Teresa Flañok zera gogoratzen zuen El Diario Vascon:

La muestra tiene la característica peculiar de que no ha sido comisariada por nadie. La dirección de las salas le ofreció el espacio vacío a José Ramón Amondarain para que él creara su propio territorio. La misma libertad a la que el artista recurre para emplear obras de otros, la ha empleado para crear la exposición.

Berrian, Gorka Erostarbek elkarrizketa interesgarria egin zion Amondaraini, eta ondorengoa bezain erantzun iradokitzaileak irakurri genituen:

Artean ez dago inolako mugarik egun, ez du zentzurik mugak ezartzeak. Artea zikiratzea litzateke hori. Jarrera tradizionala da mugak ezartzea, "pintura hau da eta eskultura hori" esate hori. Egin beharreko galdera bestelakoa litzateke. Zergatik ezin liteke beste modu batera izan? Galderak etengabe egitea, esperimentatzea da interesgarria. Esterako, niretzat pintore izatea ez da pintatzea soilik, baizik eta pinturaz pentsatzea.

El Paísen, berriz, artistak bere lana egiteko prozesuetako bat deskribatu zigun Y. Monterok.

Cindy Sherman es una de las "invitadas" de Sin fin.Islaren isla. Amondarain se detuvo en una serie de imágenes en blanco y negro de actrices realizada por la fotógrafa estadounidense. Él copió esos retratos con témperas en color. Luego fotografíó el resultado y manipuló las imágenes con el ordenador hasta difuminarlas. Tras este proceso se esconde una reflexión sobre la traducción cromática.

Hauek izan dira erakusketaren inaugurazioak prentsan izan dituen oihartzunak, batzuk, behintzat. Baina, ziur aski, edonork izango du esatekorik behin eta berriz galderak iradokitzen dizkigun erakusketa honi buruz.


SIN FIN. ISLAREN ISLA.
José Ramón Amondarain.

Apirilaren 19tik ekainaren 16ra. KOLDO MITXELENA Kulturunea, Erakustaretoa.
Asteartetik larunbatera 10:30etatik 14:00etara eta 16:00retatik 20:30etara.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net