gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Sistiaga - Érotique | erakusketak | Suite Erotikoa »

Etorkizunaren memoria dokumentatuz
2007/02/22

Irudi zahar bat begiratzen dugunean, eta "zahar" kontzeptu horretan ez da asko atzera egin behar, urte batzuk besterik ez, edo hilabete batzuk, automatikoki dokumentu bihurtzen da. Jada ez da familia bidaia batean egindako argazki bat, bidaia horren dokumentua.

Bidaia hori egin zena egiaztatzeaz gain, nola ginenaren, denbora aldi horretan zer egin genuenaren berri ematen digu (informazioa ematen digu) baizik. Are gehiago, xehetasunei begiratzen badiegu eta argazkiak gutxieneko kalitaterik badu, zein umoretan geunden esan ahal izango dugu, zer eguraldi egin zuen eta, azken finean, geronek bizitutako esperientzia berreskuratzen lagunduko digu. Baina argi dago ezin izan ditugula beste esperientzia asko bizitu eta, kasu horietan bihurtzen dira dokumentuak -norbaitek pertsonalki bizitutako esperientziaren konstantzia gisa hartu dituenak edo ideia, kontzeptu bat iruditan jartzeko berreraiki direnak- balio handieneko informazio.


Honela azaltzen du Rosa Olivaresek erakusketa honek oinarri duen dokumentuaren kontzeptua. Eta horrelakoak dira martxoaren 17ra arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakustaretoan ikus ditzakegun dokumentuak.

Testu hau, mundua dokumentatzen duten artisten erakusketa gomendagarri honen oroitzapena da, dokumentu bihurtuko den oroitzapena, alegia.

The Atlas Group / Walid Raad - Bleda y Rosa - Luc Delahaye - Juan Manuel Echavarría - Jacques Fournel - Sebastián Friedman - Brian McKee - Ann-Sofi Sidén - Alec Soth
 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net