gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Gyula zintzoa | erakusketak | Etorkizunaren memoria »

Dokumentuak
2006/12/26

Hasi gara, dagoeneko, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan ikusgai izango den erakusketa prestatzen. Bere izena Dokumentuak, etorkizuneko memoria da.

Hemen duzue, aurrerapen gisa, Rosa Olivares, erakusketaren komisarioaren testutxoa:

Erakusketa honetako obrak dokumentuak dira, zibilizazio baten hondarrak, aldi historiko ezberdinarenak, kolektiboa eta partikularra denaz hitz egiten digutenak, gizarte aberats eta sinesgabeen alderdiez, heriotzaz eta atsekabeaz, hilketa inozo eta krudelez hitz egiten digutenak, bai eta indarkeria ofizialaz, gerraz eta horren orainaldi eta iraganaz ere. Gure etorkizunaz ere hitz egiten digute. Geronen zatiak dira, eraiki eta suntsitu dugun mundu horretakoak, agian, etorkizuneko arkeologoren batek gure antzeko jendea aurkitzeko berreraiki beharko duen mosaiko bat osatzen duten irudian zatiak. Egiten dugun guztiak arrastoa uzten du, artistek bildu eta eraikitzen duten memoria, egunen batean gure min eta ametsak eta gure porrota kontatzeko balio dezaketen mezuak botila handi eta txikietan uzteko aldatzen dituztenak. Dokumentu horiek eraikiko dute gure etorkizuneko memoria. Egungo artearekin, eta bereziki argazkigintzarekin eta bideoarekin, gure biharko hondarrak katalogatuta uzten ari gara, horrela, berandu izan arren, egin genuen zerbaitek norbaitentzako zentzua izan dezan; guztia amaitu denean eta, ziurrenik, ezerk axola ez duenean.

Eta lanak erakutsiko dituzten artistak, berriz, ondorengoak izango dira: The Atlas Group / Walid Raad - Bleda y Rosa - Luc Delahaye - Juan Manuel Echavarría - Jacques Fournel - Sebastián Friedman - Brian McKee - Ann-Sofi Sidén - Alec Soth

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net