
gipuzkoakultura - erakusketak
Erakusketa inauguratu dugu gaur KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bestiarium Gastronomicae du izena, eta Gyula Madarâsz hungariar ornitologoari buruzkoa da. Madarâsz gure herrira heldu zen bere bidaietako batean, Landarbaso ingurura, zehazki, eta bertan kokatzen da, gaur egun, Mugaritz jatetxea.
Gyula Madarâszek 150 animalia baino gehiago deskribatzen ditu bere idatzietan, han aurkitutakoak denak. Eta bera hil zeneko 75. urteurrena den honetan, Angoni Luis Adurizek “sukaldatu” egin ditu animalia horiek. José Belmontek marraztu egin ditu, Usagi Enokik argazkiak atera dizkie prestatutako platerei, Harkaitz Canok bere idatzien hautaketa egin du –Herminia Szantho-k itzuli ditu testuak gaztelaniara-, eta Santos Bergaña arduratu da hori guztia erakusketa eta liburu bihurtzeaz.
Gyula Madarâszen erretratuak eta bere objektu batzuk girotzen dute erakusketa. José Belmontek egindako marrazkiak eta Andoni Luis Adurizek prestatutako platerei Usagi Enokik ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira bertan. Horrez gain, Gyula Madarâszek “piztia” horiei buruz idatzitako kontakizunak entzun ahal izango ditugu audiogidei esker.
Bestiarium Gastronomicae Ganbaran ikusi ahal izango da, azaroaren 22tik 2007ko urtarrilaren 13ra arte.
. Tarjeta Bestiarium Gastronomicae (pdf).
. Ganbaran ikusgai egongo diren marrazki, kontakizun eta errezeten adibidea:
![]()
El calamar fantasma o incorpóreo.
![]()
Rape asado con crema de sémola de maíz y patata. Caramelo de bogavante y tallarines de chipirón salteado.