gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Laster | erakusketak | Gardentasunaren amaiera »

Ipar Euskal Herria Karlistadetan
2006/09/13

Atzo Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria Karlistadetan izeneko erakusketa aurkeztu zuten KOLDO MITXELENA Kulturunean. Zumalakarregi Museoaren eta Baionako Euskal Museoaren artean antolatu dute erakusketa, eta orain arte landu gabeko gaia jorratzen du, karlistadek mugaz bestaldean izandako eragina, alegia.

Ipar Euskal Herriak karlistadetan jokatu zuen papera funtsezkoa izan zen, altxamenduen prestaketa garaian, karlistentzat babesleku eta oinarri logistiko gisa. Baiona, beraz, espainiar liberalen espioitza gune bihurtu zen eta gerrari buruzko informazioa lortzeko toki pribilegiatua suertatu zen.

Ipar Euskal Herriko 27 famili eta erakundek gerra karlistekin lotutako erakusketa-materialak eman dituzte. Materialok eta bi museoek dituzten fondo ugari kontuan hartuta, protagonistek berek “muga” izenez izendatu zuten lurralde horretan karlisten fenomenoak izan zuen eragin handia egiazta dezakegu.

Familiek zintzo zintzo gordetako argazkiek, eskuizkribuek, kontakizunek, dominek eta bestelako objektuek bere horretan eutsi diote gertaera horien oroimenari, emozio-karga eta guzti.

Erakusketa eta materialen ikerketa Zumalakarregi Museoa eta Baionako Euskal Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Bilaketa lan honen emaitzen artean, azpimarratzekoak dira ondorengo aurkikuntzak:

- Paul Laborde, Frantziako legitimista eta karlismoaren kolaboratzaile handia izandakoaren eskuizkribu ezezaguna. Bertan, gatazka hark gehien eragin zuen penintsulako beste lurralde bati buruzko informazio ugari eman digu: Kataluniari buruzkoa, hain zuzen.
- Alexandre Dubrocq-en egunerokoak, beste gauzen artean, bera eta bere aitak, Joachim Dubrocq-ek, Carlos VII. muga zeharkatzen lagundu zutela kontatzen du
- Pour Don Carlos desagertutzat jotzen zen filma. Karlismo gaia jorratzen duen Pierre Benoitek idatzitako eleberri hau zinemara egokitutako lehena da. Emakume batek, Jeanne Roques-ek, Musidora izenez ezagunagoa izan zen film honetako aktoresa eta zuzendaria. Gipuzkoan 1920.urtean erroldatua, zinemagintzaren hastapenetako dokumentu bitxia izateaz gain, gaia aztertzeko dokumentu pare gabea da, bertan Karlistadan parte hartu zuten soldaduak agertzen direlako.

Erakusketaren katalogo hirueleduna, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez, Alexandre Fernandez, Jean-Paul Jourdan, Jean-Claude Drouin, Nathalie Rillot eta Vincent Garmendiak, Bordeleko Unibertsitateko bost irakasleek prestatutako ikerketa lanez osatua dago. Katalogoa erakusketan aurkezten diren bildumen inbentarioaz, eskuizkribu ezezagunen itzulpenez osatutako cd-rom-az eta gaikako bibliografia luzeaz osatua dago. Katalogo honek Irizar S.Koop-en laguntza jaso du.

Erakusketak hirueledun audiogida zerbitzua izango du. Adin guztietako taldeei zuzendutako erakusketa gidatuak ere eskainiko dira, asteazken eta ostiral goizetan, aurrez ordua eskatuz.

Erakusketa Baionako Euskal Museora eramango da abenduan.

Horri guztiari esker, proiektu honek XIX. mendeko euskal gizartean gehien eragin zuen fenomenoari buruzko beste irakurketa bat eskaintzen digu.


Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria Karlistadetan 1833-1876
erakusketa:
- KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan, irailaren 13tik azaroaren 4ra.
- Baionako Euskal Museoa: abenduaren 1etik 2007ko apirilaren 29ra.
Audiogida doako zerbitzua
Bisita gidatuak: asteazken eta ostiraletan aurrez ordua eskatuz
Web helbidea: http://www.amisamigosdelafrontera.net/
Informazio eta bisita gidatuetarako erreserbak: 943 88 99 00

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net