gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Kristala=gardentasuna | erakusketak | Laster »

Audiogida zerbitzu berria
2006/08/21

KOLDO MITXELENA Kulturuneak doako audiogida zerbitzu berria eskaintzen du Ganbarako “Alfredo Bikondoa†eta Erakustaretoko “GlasKultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin?†erakusketatan. Audiogiden helburua zera da, erakusketetara datorren edozein bisitariri erakusketaren gakoak eta artistak gerturatzea.

Bisitariak era autonomo batean ikus dezake erakusketa, erritmoa bere kabuz markatuz, beti ere audiogidan entzun ditzakeen azalpenak lagungarri dituelarik. Zerbitzu honek ez du aurretik finkatutako hitzordurik behar eta erakusketen ohiko ordutegian erabil daiteke: asteartetik larunbatera 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara. Audiogidak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dira.

"GlasKultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin?" erakusketako audiogidak:

- Sarrera
- Mies van der Rohe
- Iñigo Manglano-Ovalle
- Eventstructure
- Andreas Gursky
- Anna Malagrida
- Anton Vidokle
- Gregor Schneider
- Efrat Shvily
- Xavier Arenós
- Marc Bauer
- Albert Vidal
- Timm Ulrichs
- Pablo Rivera
- Denis Beaubois
- François Bucher
- Antoni Muntadas
- c505
- Alexander Pilis

"Alfredo Bikondoa" erakusketako audiogidak:

- Sarrera
- Esperimentuak
- Erretratuak
- Prozesua
- Así simplemente
- Bide berriak


Audiogidak deskargatu eta zure mp3 erreproduzigailuan entzuteko aukera duzu.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net