gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - erakusketak

« Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Eraikin berria | erakusketak | Kristala=gardentasuna »

GlasKultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin?
2006/07/14

Koldo Mitxelena Kulturunea eta Lleidako Centre d’Art La Paneraren arteko koprodukzioa.

Egunak:
Koldo Mitxelena Kulturunea, 2006ko uztailak 13 - irailak 23 Centre d’Art La Panera, 2006ko urriak 10 – 2007ko urtarrilak 7

Komisarioa: Martí Perán

Artistak: Xavier Arenós, Marc Bauer, Denis Beaubois, François Bucher, c505, Hannah Collins, Octavi Comeron, Do-Ho Suh, Domènec, Eventstructure Research Group, Andreas Gursky, Anna Malagrida, Iñigo Manglano-Ovalle, Antoni Muntadas, Alexander Pilis, Orit Raff, Pablo Rivera, Thomas Ruff, Gregor Schneider, Efrat Shvily, Frank Thiel, Timm Ulrichs, URO, Javier Vallhonrat, Albert Vidal, Anton Vidokle

Glaskultur, zer gertatu zen gardentasunarekin?

Beiraren kulturak -Glaskultur- oso irismen handiko Gardentasun ideal bat zabaldu zuen kultura modernoaren barnean. Kontua ez zen soilik material berrien aldaberatasuna baliatzea, baizik eta humanismo berri bat bideratzea. Gardentasunaren utopia gizarte ireki eta higieniko baten desira irudikatu zuen; honetan gainditu egingo zen barnearen eta kanpoaren arteko antinomia, gizakiak aukera izango zuen naturalarekin bat egiteko, eta, azkenean, barnealde argitsuek izate osasungarri bat bermatuko zuten. GlasKultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin? proiektuaren asmoa ez da ilusio moderno horren berreraikitze historikoa zertzea. Guk proposatzen duguna zera da, batez ere Gardentasun ideal horrek gaur-gaurko munduan izan dituen deribazioak -inboluzioak sarritan- aztertzea. Ikuspegi honetatik, diziplina anitzeko hurbilketa bat proposatzen da, oso ongi mugatutako 7 eremu tematiko hartuz abiapuntutzat, eta 70eko urteetatik orain arteko lanak bilduz. Eremu tematiko horiek honakoak dira: Gardentasunak, Dentsitatea, Atzerantz egitea, Zaintza, Exhibizionismoa, glasnot?, Itxuraz gaindikoa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net