gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Esther eta Sofia | erakusketak | Halako batean, Alfredo Bikondoa »

Schommer-en hiriak
2006/06/02

Azken egunak dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran dagoen Schommer-en erakusketaz gozatzeko. Artista Siriatik itzuli berri da, liburu bihurtuko den proiektu berri batetik, alegia, eta guk azken egun hauek aprobetxa ditzakegu, datorren akainaren 10era arte, erakusketa ikusteko.

Schommer-en Metropoliak, hiri global horiek, egileak dioenaren arabera, demokrazia-ohiua dira. Demokrazia handi bat balitz bezala irudikatzen dute mundua, egunen batean demokrazia izan badaiteke. Gehiagora eta hobera goaz. India eta Txina dira horren adibidez. Afrika da konpondu behar dugun puntu beltza.

Esaldi horiek, diskurtso hori, Ganbarako hormatan islatzen da nolabait, zuri-beltzez. Egun gutxi batzuk geratzen dira soilik.

Eta, beti bezala, asteartetik larunbatera, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net