gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Halako batean, Alfredo Bikondoa | erakusketak | San Ignazioren bidea »

Kaosa… argia… Bikondoa
2006/06/30

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbarako hormetan da, dagoeneko, abuztuaren 26ra arte, Alfredo Bikondoaren erakusketa.

Alfredo Bikondoaren pinturari buruz esan liteke, bereizgarri gisa, abstrakzio informalistaren tradiziorik hertsienean txertatuta dagoela. Berriki, era askotako ikerketak egin ditu, eta horien artean aipatzekoak dira begitarterik gabeko erretratu guztiz txukunak -eta ederrak-, bere lan abstraktuekin oso lotuta. Erretratu horiek desagertutako oroitzapenak gogorarazten dizkigute, memorian baztertutako oroipen berriro ere hautseztatuak. Begiespen kezkagarri eta magnetikoa eragiten duten lanak, berriz ere denboraren iragaitearen gogoragarri.
Alfonso de la Torre, erakusketaren katalogoan.



Gehiago esan behar al dugu? ala hobe da Bikondoaren lanak norberari sortzen dion emozioa sentitzeko gonbitea luzatzea? Asteartetik larunbatera 10:30 - 14:00 16:00 - 20:30 egongo da erakusketa gure eskura.

Pintatzen dudanean desagertu egiten naiz. Inork ezin nau gogaitu, bakarrik nago, pintatzea besterik ez dago.
Alfredo Bikondoa

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net