gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Schommer-en hiriak | erakusketak | Kaosa… argia… Bikondoa »

Halako batean, Alfredo Bikondoa
2006/06/12

Alfredo Bikondoaren erakusketa prestatzen ari gara KOLDO MITXELENA Kulturunean.

Erakusketa ekainaren 28an inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran, eta artistaren azken bost urteotako lanaren erakusgarri izango da.

Bikondoak azken bost urte hauetan egin duen lanak, zen meditazioaren eta horrek dakarren espiritualtasunaren eragina islatzen du. Izan ere, artista zen gogartearen jarraitzailea izan baita urte askotan, Californian.

Gainera, marmol hautsa bezalako materialen erabilerak testura berezia ematen die lan horiei eta, askotan, lan horiek marko, ate edo leiho izatearen sentsazioan sakontzen dute.

Oraingoz, erakusketaren zain gauden bitartean, irudiren bat edo beste aurreratuko dizuegu… ahoa, begiak, burua… zabaltzeko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net